entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
RAFA CABEZA 2004-02-03

LOR gazteria, indarra eta haize berriak

Elorrixoko laukotea Elorrixoko laukotea
Elorrixo. 1998ko negua. Koadrilako lau lagun, musikarekiko zaletasunak bultzatuta elkartu ziren eta talde bat egitea erabaki zuten. Lor. Bizkaian 50 kontzertu inguru egin dituzte orduz geroztik. Historia handirik ere ez dutela dio Kimetz taldekideak, baina diskoa plazaratzeko aukera aurretik maketa edo zerbait atera gabe iritsi zaie. Hau Euskal Herriko talde oso gutxik lortu duten gauza da eta hain gazteak izanik hori lortu badute, zer ez dute lortuko etorkizunean?


Martxan jartzea beti da zaila. Lokala eskuratzea oraindik zailago...

Kasu honetan erraztasun asko eduki genuen, Elorrixon badaudelako lokal okupatu batzuk eta taldea hasi aurretik hara joaten ginen beste talde batzuen entseguak ikustera, eta gero taldea sortu zenean aukera izan genuen han entseatzeko.

Diskoa baino lehen maketarik ez zenuten atera...

Ez. Ez dugu ezer plazaratu. Berrizko gaztetxeak antolatzen zuen lehiaketa bat irabazi genuen eta saria Lorentzo Records-en bost kanta grabatzea zen. Bost abestiak grabatu eta diskoetxeetara zabaldu genituen eta Gor-en eskaintza atera zen. Bost kantu horiek diskoan daude ere. Berriro nahastu genituen.

Esan genezake dena Berrizko gaztetxeari esker izan dela...

Bai, bai.

Nolakoa izan zen grabazioa?

Lehenengo kantak bost egunetan egin genituen. Beste zazpiak astebete inguruan eta hamabost egunetan dena nahastu genuen.

Ez al da nabaritu bi grabazioen arteko salto bat?

Beno, soinuaren aldetik lortu dugu nahiko parekatua gelditzea. Estilo aldetik, agian nahiko diferenteak gelditu dira.

Horrenbeste eboluzionatu al duzue hain denbora gutxian ala?

Gauza da guk ez dugula estilo bat jotzen. Kantak irteten zaizkigu ateratzen diren moduan, orduan batzuk pop ukitua dute, beste batzuk hevya... Ez dakit, nire ustez estilo aldetik bariatua da diskoa.

Zailtasun itzela aurreko grabaketaren soinua estudioan berriro kopiatzen saiatzea!

Ez, ez. Ez zen horrela izan. Aurreko grabazioa izan zen gero ahalegindu garena bestearekin parekatzen.

Bai. Logikoagoa...

Eta zailagoa ere bai!

Hain gazteak izanik harro sentitzeko gauza da diskoa ateratzea...

Harrotasuna ez dakit. Kristoren ilusioa bai... eta ez guri bakarrik, inguruko jendeak eta beste talde batzuk esaten digute
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.