entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2008-02-19

LA KINKY BEAT, orain elektronikoago

Karate beat! Karate beat!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
La Kinki Beat taldeak elektronikarantz jo du bere hirugarren diskoa, Karate beat, gauzatzeko. Halere, ez dute euren estilo nahasketa bazter utzi. Disko berriaz mintzatu gara haiekin.

Aurkeztuiguzue labur-labur La Kinki Beat...
La Kinky musika egiteko gogoa duen jendeaz osatutako taldea da, eta hau bizitzeko modu bat bihurtu da. Taldea duela ia bost urte sortu zen eta ordutik ez diogu lan egiteari utzi. Orain gure hirugarren diskoa aurkezten dizuegu: Karate Beat.

Disko honetan elektronikaren aldeko apustua egin duzue. Zer dela eta?
Duela asko igartzen hasi zen eboluzioa dela uste dut. Elektronikaren eragin handia daukagu eta egin nahi genuen zerbait zen. Disko honetan askoz ere gehiago islatzen da. Ez diegu aldaketei beldur izan behar, batik bat sentitzen duzun zerbait baldin bada.

Halere, berriz ere estilo uztarketa handia dago diskoan. Zuen nortasunaren ezaugarri?
Askotariko estiloak nahasten saiatzen gara. La Kinkyrentzako zaila da musika mota batera mugatzea. Gustu eta eragin asko daude taldean eta saiatzen gara guzti hori islatua gera dadin.

7 Notas 7 Colores taldeko ekoizlea, Dive Diboso, nahasketetaz arduratu da. Nola sortzen da berarekin lan egiteko aukera?
Gure bateriaren Chalart58 taldearen diskoa masterizatu zuenean ezagutu genuen Dive. Noski, bere aurreko lanak ezagutzen genituen zegoeneko. Berarekin lan egitea oso erraza izan zen, laster baino lehen konektatu genuen eta oso ongi pasa genuen. Ekipo analogiko ona dauka eta hori zen bilatzen genuena eta berak asko daki horretaz. Bere lanarekin oso kontent gaude eta orain lagun ona da!

Diskoan Fermin Muguruzaren euskarazko kantu bat sartu duzue. Zer dela eta?
Beno, egia esateko, oso naturala izan da. Abesti baten letra lantzen ari ginen, baina entzuten genuen bakoitzean Ferminen kantu bat etortzen zitzaigun burura, egun batean Itaka Berriro-ren bertsio bat egitea planteatu genuen arte. Berarekin harremanetan jarri ginen eta baimena eskatu genion. Guretzako, hasieratik Fermin erreferentzia izan da musikaren alorrean.


2008KO APIRILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.