entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
E 2005-02-07

JOTAMAYUSCULA & LA MALA J handia eta M gaiztoa

J & Mala J & Mala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
J. Bibang eta Maria Rodriguez. Edo berdina dena: JotaMayuscula eta Mala Rodriguez. Euskal Herrian eman zuten mikrobiraren harira beraiekin egoteko aukera izan genuen.
Berriki bukatu dute Malaren azken diskoa den Alevosia-ri zegokion bira, eta beraiekin batera ibili direnak beren kabuz ari dira proiektu desberdinetan orain. Fusioa lehenik eta fisioa gero. Malak gauza gehiegi aurreratu nahi ez bazigun ere, zeozer ari da prestatzen, proiektu berriren bat, eta espero dezagun horren berri izatea. JotaMayusculaz zer esan: irrati kate batetako El Rimadero saioko gidaria da azken urteetan eta dagoeneko bi disko eta hainbat kolaborazio ditu kalean.

Jota, lehenengo diskotik bigarrenera aldaketa egon badago. Zergatik?

J: Hasteko argi utzi nahi dut musika estilo denetara irekia nagoela; baliteke estilo batzuk (rocka tarteko) gehiegi ez jarraitzea, baina ateak itxi, inoiz. Lehen diskoan (Hombre negro soltero busca) baliteke ragga edota bestelako doinu beroei tarte dezente eskaini izana, eta azken hau agian estiloei dagokienez ez da hain bariatua, baina unean uneko diskoak egitea atsegin dut, eta Una vida xtra burutzeko orduan horrela planteatu nien kolaboratzaileei eta horrela joan da. Baina argi izan hip-hoparen atal guztiak lantzea ditudala gustuko: ragga, rapa, soula, reggaea,...

Azken diskoan badago abesti bat, Y se creen que mandan izenekoa. Bertan mafia edota hanpa giroa suma daiteke. Gangsta mobida Madrilen?

J: Hasteko, esan beharra dago Morodok egindako kantua dela, eta bere hitzak direla, bere kontzeptuak. Ez da izango adibidez Estatu Batuetako giro berdina, baina auzoetako mafia txikia Madrilen asko eramaten den gauza da, errepresioa asko nozitzen da, jende arteko nahasketa handia dago... Azken finean, hiriak gero eta oihanaren antza gehiago duela esan nahi du kantuak.

Zinema gertutik jarraitzen duzue?

J&M: Badira hainbat gauza hortik, batez ere zuzendari gazteek egindakoak: emigranteei buruzko erreportajeak, erreportaje artistikoak... Eta hauen inguruko soinu bandetan badira hainbat hip-hop talde ere. Argi dagoena zera da: Estatuan bizi diren zuriei buruzko film arrosak egiten ezin dela pasa bizitza osoa, hemen ere beltzak, horiak... daudelako. Eta zinema espainiarrak ez du askotan hori islatzen. Duela hamar urte adibidez, pelikula edo erreportajeren batean rap abesti bat ateratzean denok
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.