entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Sound System 2009-10-14

JIMMY BIDAURRETA elektronikaren espazioetan bidaia

Bidaurreta kosmonauta. Bidaurreta kosmonauta.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jimmy Bidaurreta donostiarrak urteak daramatza gustukoak dituen funk, jazz, latin eta elektronika doinuak Euskal Herrian zehar zabaltzen. Horretarako, eskura dituen tresna desberdinak erabiltzen ditu eta musikari bezala talde eta egitasmo askotan parte hartu izan du. Oraingoan, etxean osatutako diskoa aurkeztera dator; software programa eta sanpler askoren laguntzarekin osatutako puzzlea da, atzo eta gaurko munduko musikekin egindako bidaia.

Diskoa egiteko modu bitxia aukeratu duzu, ez da oso ohikoa Euskal Herrian musikari bakar batek disko osoa egitea. Nola izan da prozesua?
Gaur egun edonoren eskura dauden tresnak erabili ditut. Programa informatiko batzuen laguntzaz diskoan entzun daitezkeen doinu guztiak sortu eta konposatu ditut. Diskoan ez dute hezur haragizko musikariek parte hartu. Nik pianoa eta teklatuak jo ditut eta gainontzeko instrumentuak software baten bidez osatu ditut. Prozesu honetan benetako musikariekin aritu izana garrantzitsua da; hau da, zuk baxu jole batek nola jotzen duen baldin badakizu errazagoa izango da programa informatiko horien bidez baxu errealaren antza handiena duten doinuak ateratzea. Lan gogorra da, baina emaitza onak lortu daitezke.


Zu zeuk guztia bakarrik egitea alde onak eta txarrak edukiko ditu, ezta? Lan gehiago suposatzen du baina askatasun osoa ematen dizu. Zergatik erabaki duzu lana bakarrik grabatzea?
Bai, lan handia suposatzen du. Disko honek produkzio lan izugarria du, oso konplexua. Etxean egin dut, hiru urteko prozesua izan da eta horrelako produkzioa duen disko bat musikariekin egitea ezinezkoa zen niretzat. Musikari askoren parte hartzea beharko luke, estudio grabazio ordu asko eta gainera, ekonomikoki oso garestia irtengo zen. Erronka zen niretzat eta nire eskura zeuden tresna onenak erabiltzen saiatu naiz. Urte askotan aritu naiz musikariekin elkarlanean eta disko honek nire burua hobe ezagutzeko aukera eman dit. Esperientzia berria zen niretzat.


Nondik dator diskoa sortzeko ideia?
Ekoiztetxe batek Ekialdeko musikekin lan bat egiteko enkargua egin zidan eta muestra batzuk prestatu nituen. Azkenean ez zituzten erabili, baina nik ordu erdiko lana egina nuen zegoeneko eta bide horretan jarraitzeko gogoa nuen. Hortik sortu zen diskoa sortzeko ideia eta bertan osagai zaharrak eta berriak elkartu nahi nituen. Hortik izenburua eta diskoaren azala.


Nola sortzen dituzu kantuak?
Soinu
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.