entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Maider Lacalle 2009-10-16

JAIRO ZAVALA (DE PEDRO)

De Pedro Gasteizen. Arg: Quintas Fot De Pedro Gasteizen. Arg: Quintas Fot
Jairo Zavalak, De Pedro proiektuaren buru eta protagonista denak, Arte Ederrak ikasi zituen baina ia 20 urte daramatza musika sortzen. Hogei eta hamasei urte ditu Madrilen jaio eta aita peruarra duen gazte honek. Ekainaren hondarrean Gasteizko Artium museoan eskaini zuen kontzertua, berriro ere koadro eta arte piezez inguratuta zegoelarik.

Datorren bi hilabeteetan Berlin eta Baltimore bezalako hirietara eramango du bere musikak, kontzertu hauetariko askotan Calexicoren teloneroa izango delarik. Entzun! Zavalarekin egon zen Artiumeko kontzertu gelan.


Nortzuk osatzen dute De Pedro?
De Pedro proiektu pertsonala da. Diskoa egiterako orduan laguntza handia jaso dut Calexicoren aldetik eta honetan John Convertino, Joey Burns eta Jacob Valenzuela agertzen dira.


Nondik dator De Pedro izena?
Saiatu nintzen familiarra zen izen batean pentsatzen, musika ere horrela dela uste dudalako. Egiten dugun musikak entzun duzun zeozerren antza dauka, beste ukitu batekin. De Pedro latindarra den izena da eta honekiko erlazio gertu bat izan dezake entzuleak.


Noiz sortu zenuen proiektu pertsonal hau?
Abestiak 2007an bukatu nituen eta 2007ko amaieran eta 2008ko hasiera bitartean grabatu genuen diskoa. Gainontzeko musikariak Borja Barrueta, Sopelanakoa; David Gonzalez, Bartzelonakoa; eta Ra
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.