entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ITZIAR BENED 2003-11-25

JABIER MUGURUZA zilborrestea hautsiz

"Enegarren postala" Resistencia zigilu madrildarrarekin kaleratu du "Enegarren postala" Resistencia zigilu madrildarrarekin kaleratu du
Postari etorri zaigu irundarra, disko berria besapean duelarik. Enegarren postala izenez, baina seigarrena izanez. Etxean ez ezik munduan zehar barreiatu nahi du bere musika, hain gustura sentitzen den estilo propioa mantenduz. Eta horretarako, diskoetxez aldatu da: jaiotzetik lotuta egon den Metak utzi eta Resistencia-rekin sinatu du.


Enegarren postala entzunda, badirudi soinu berri bat bilatzea baino zure estiloan sakontzea nahiago duzula.

Bai, halaxe da. Azken urteotan egiten dudanarekin ez dago hausturarik, hortaz disko berriak ez du sorpresarik gordetzen. Nik jarraitzen dut nire paisaia horretan, gustura sentitzen naizen paisaian. Finean instrumentalizazio jakin bat dago, giro bat, letretan ere badago halako tonu bat... Oro har, gauzak egiteko modu bat mantendu egin dut, originala ez dena, baina pertsonala badela uste dut. Zer edo zer propio eskaintzen dugulakoan nago.

Esan da zure disko borobilena, kontzeptualena, dela; ados al zaude?

Guk eskaini nahi duguna oso modu fidelean dago islatua eta alde horretatik ados nago. Aurrekoetan ere lortzen saiatu ginen, baina tarteka kanta ezberdin bat sartu nuen, edo Kiko Venenoren gitarra flamenkoa adibidez, edo auskalo. Oraingo honetan, ordea, gure bidearen isla garbia da.

Soinuari dagokionez ez dago, beraz, berritasun handirik; bai ordea, diskoetxeari dagokionez. Metak utzi eta Resistenciarekin sinatu duzu kontratua. Zer dela eta erabaki hori?

Oso gustura nengoen Metak diskoetxearekin, eta beraiei esker, beste batzuen artean, Euskal Herritik kanpo halako zirkuitu bat finkatzea lortzen ari nintzen. Bereziki Katalunian eman ditut zuzenekoak. Hain guapa zaude aurreko diskoarekin, adibidez, Galizian ere izan ginen. Guzti horrekin pozik nengoen. Baina World Musiceko diskoetxeak oso proposamen ona eskaini zidan: haiekin ateratzeaz gain, Europa osoan, AEBetan eta Japonian banaketa izatea. Gauzak horrela, pentsatu nuen apustua egin beharra zegoela eta saiatu egin behar nuela.

Hain gustura egon zara aurreko diskoetxearekin, non Metak-eko jendeaz akordatu zaren azken diskoan eta baita beren laguntza eskertu ere.

Hasiera batean tristea izan zen haustura, harreman pertsonal handia dugu eta. Edozein egunetan kafea hartzeko gelditzen gara. Horrelako gauzek beti dute puntu triste xamarra. Baina gauzak balantza batean jarri behar dituzu eta erabakiak hartu behar dira bizitza honetan.

Zergatik duzue euskal kantautoreek etxean harrera masiboa lortu ezean, kanpoaldera joateko joera hori?

Euskal Herrian ez dago zirkuitu ikaragarririk. Orain dela gutxi euskal kantautore batek zioen:
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.