entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
2004-06-10

INOREN ERO NI. Inondik inora

Inoren Ero Ni Inoren Ero Ni
Tentazioan eroriko gara eta azpimarratu, hasteko, Inoren Ero Ni ez dela inondik inora Bap!!en oinordekoa, eta hare gehiago, ez dituela konparazio merkerik jasaten. Hau esan eta gero, gogoeta dator: Buf, zeinen aspergarriak izan gaitezkeen batzuetan! Enekok ea ohiko itaun berdinak botako genizkion galdetu eta ezetz, saiatuko ginela originalagoak izaten esan diogu Eurek bai egin dute ordea disko desberdina. Sakona, aurrez nora eramanen zaituen igartzen uzten ez dizuna, pasarte distiratsuez blaitua, entzunaren entzunaz harrapatuko zaituenaDrakek eta Enekok berak erantzun dituzte galderak.
Inoren ero Ni taldea sortzea erabaki zenutenean, zerbait aurre-pentsatua zeneukaten, hau da, soinua eta musika nora eraman nahi zenuten bazenekiten gutxi gora behera, edo lokalean sartu eta ateratzen joaten zenarekin eraiki duzue Inoren ero ni-ren musika eta nortasuna?

Azkeneko hau noski! Gure jarduera beti izan da inprobisaziotik hasita argialdi horiek aprobetxatu eta kantuak eraikitzea. Urteak generamatzan berriz ere elkarrekin talde bat osatzeko gogoz, baina beste proiektuek eszenatokietara igotzeko grina hori nahikoa asetzen zigutela uste dut. Azkenean kaskoak bero-bero jarri zitzaizkigun eta ostera gu geuk sortutako zerbait nahi genuen.

Urteak daramatzazue musikaren munduan, gazte garaiko berezko pasio hori eraldatzen al da urteekin? Nola bizi duzue musika plano emozional horretan?

Musikaren harra barruan sartzen zaizunean eta eszenatokiaren aurrean dagoenak zure gogoa adierazteko aukera ematen dizunean, urteek kanpoko itxura bakarrik aldatzen zaituzte.

Eta zer irizten diozue gaurko Euskal herriko musika eszenari?

Azken bolada honetan gehiegitxo entzuten da krisian dagoela eta abar Hala ere, egunetik egunera talde gazte gehiago sortzen ari da gure lurraldeko herrixka txiki guztietan. Geure herria handia da baina txikia bere neurrian. Estilo guztietako taldeak ditugu maila onean baina zerbait falta omen da... Atzera begira jartzen bagara garai haietako kontzertu jendetsu haietara itzultzea zaila dago atzetik motibazio konkretu bat ez badago, gaztetxe asko jo ta fuego dabiltza talde berriei bultzada ematen, baina askotan, Kautak dioen bezala, zaharrak berri. Txo, rokanrolaz bizitzea zaila dek!!

Bap!! talde mitikoa izan zela irakurtzen edo entzuten duzuenean, zer pentsatzen duzue? Publikoak eta musikariek beraiek musika eta musikariak mitifikatzera jotzen dutela uste duzue?

Ba... mitikoa baino gehiago 3legendarioa2 izan zela pentsatzen dut. Ehhh... trankil,txantxetan ari naiz. Horrelakoak esaten ditugunean nik uste mitomania baino gehiago sentimentua dagoela jokuan. Nire lagunak, senide, idazle, musiko, aktore, ikaskide kuttunenak mitikoen barruan sartzen ditut. Egia da telebistan, egunkarietan edo diska baten azalean azaltzen den edonorri mito txartela ipintzeko joera erraza dagoela, baina hori ere irabazi egin beharko, ezta?

Zer irizten diozue denon ahotan dagoen pirateriari? Nola eragin diezaioke Inoren Ero Ni bezalako talde bati?

Niri bost axola milaka ale saltzen dituzten kexati hoiei pirateatzea. Betidanik pirateatu izan dugu. Lehen kaseteak erabiltzen genituenen eta orain ordenagailuak.Ostia hi! musika garesti zeok.Hori bai, gauza bat da multinazional bati kopiatzea eta bestea diskoetxe independienteek egiten duten lan eskerga zapuztea. Ni ez nauk TopMantakoekin sartuko, baina lotsagarria duk Euskal Herriko taberna guztietan bertako eta kanpoko talde independienteak pirateatuta izatea. Has gaitezen etxetik.

Nola uste duzue izanen direla zuen kontzertuak? Diskoko kantuak joko dituzue bakarrik, bertsiorik?

Nik jakingo banu... Orain behintzat jo ta ke entseatzen aritu beharrean gaude. Gure asmoa zuzenekoak urritik aurrera ematen hastea da. Kantu berriak lantzen gabiltza, bertsio bat edo beste tartekatuko dugu eta zuzenekoetan samplerraren laguntza izango dugu gehienbat giroak sortzeko.

Entseatzen asko haserretzen diren talde horietako bat zarete edo, aitzitik, baketsuak zarete?

Taldekideon harremana ezin hobea da, familikoak gara eta badakizue anai-arreben artean istiluren bat edo beste askotan dagoela, baina geure kasuanfamili onekoak izanik begirune handiz jokatzen dugu.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.