entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ARITZ SOUND SYSTEM 2003-08-12

INCOGNITO musikarekiko maitasuna

Sentimenduetatik jaiotzen diren soinuak Sentimenduetatik jaiotzen diren soinuak
Musika, gustu kontua dela pentsatu dugu beti. Munduko txoko guztietan egiten da musika eta musika horri jartzen diogun izenaren gainetik, doinu horiek gustukoak ditugun ala ez balio du. Incognito, Jean Paul Bluey Maunick-en proiektua da. Musika adituek acid jazz deitzen zioten lehen, nu jazz orain, soul, funk, jazz... Mzzusika dotorea esaten diogu guk. Sentimenduetatik jaioa eta sentimenduak kitzikatzeko egina. Moda eta estiloen gainetik dagoen musika ona, hasieratik amaieraraino gozatzeko modukoa. Lehen diskotik azkeneraino. Nork behar du musika?


Urte asko daramazu musikari lanetan, nola hasi zinen musika munduan?

Jean Paul Bluey Maunick: Bost urte nituela hasi nintzen musika munduan. Mauricio izeneko uhartean jaio nintzen eta hondartzan ikasi nuen musika jotzen. Garai hartan bihurtu nintzen musikari profesionala, jendeak musika jotzeagatik ordaindu egiten baitzidan, beraz oso gaztetik musikari profesionala naizela esan daiteke.

Konposatzen duzun musikan Philadelphiako soinuaren eragin garbia nabari daiteke. Horrela da?

Bai, horrela da. Musika mota hau entzun bezain pronto gustatu zitzaidan eta hasieratik oso garbi nuen musika honek nik egindako kantuetan funtsezko eragina izango zuela.

Zeintzuk dira zure artista gustukoenak?

Asko dira. Steve Wonder, Herbie Hancock, Earth, Wind & Fire... Philadelphia soinuko musikari guztiak oro har eta bereziki Minnie Riperton. Azken honek kantatzeko modu desberdinak daudela erakutsi zidan eta berari esker kantatzerakoan goxotasunak duen garrantziaz ohartu nintzen. Pertsona bezala, umiltasunaren balorea zein inportantea den erakutsi zidan eta bakoitzak egindako lanarekin umila izan behar garela. Asko ikasi dut berarekin.

Zer bilatzen duzu zure musikarekin?

Incognitorekin aniztasuna lantzen saiatzen naiz, ez dut errepikakorra izan nahi eta horregatik disko batetik bestera gauza berriak, desberdinak probatzea gustatzen zait.

Hori dela eta aldatzen duzu abeslariz etengabe?

Taldearen izenak dioen modura
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.