entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
RAFA CABEZA 2003-02-12

IDI BIHOTZ ziztu batean zugana

Basurtoko taldea Basurtoko taldea
Urte asko pasa dira Basurtoko mutilek lehenengo diskoa plazaratu zutenetik. Euri asko egin du, bai, eta nola aldatu diren! Esperientziarik gabeko lagun talde bat izatetik egun diren talde sendo eta jantzia izatera. Oihuka zigiluko beterano hauek disko berria, Amaigabe berria, buru belarri ari dira aurkezten eta gauza asko zeukaten Entzun! aldizkariari kontatzeko... Mikel gitarra-jole eta abeslaria izan da gurekin hitz egin duena.


Diskoa etxean lasai entzun eta gero, zeintzuk dira bere bertuteak eta zeintzuk orain aldatuko zenituzketen gauzak?

Normalean, estudioan gauzak oso ondo entzuten dira, batez ere hiru aste jarraian daramatzazunean gauza bera entzuten. Momentuan dena ondo entzuten da, eta pixka bat produktorearen eskuetan uzten duzu. Hilabete geroago gauza asko aldatuko genuke, bonboak pixka bat jaitsi eta kanten konposizioei dagokienean ere beste gauza pare bat, baina momentu hartako freskotasuna da grabatuta gelditzen dena eta hori ere ondo dago.

Abiadurak protagonismo handia du...

Bai, lokalean horrela atera zaigu. Abiadura handiko disko bat da, baina thrash metal-a ere asko jorratu dugu; orain Albarok (taldeko bateria joleak) ordaindu beharko du zuzenekoetan.

Oso garbia entzuten da
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.