entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Julen Azpitarte 2008-02-13

HOTEL Tentsioz beteriko jokaldi bikaina

Argazkiak: La Lores Argazkiak: La Lores

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bidehuts musika-plataformak Hotel rock hirukote donostiarraren estreinako diskoa argitaratu berri du: bi abestiko binilozko singlea. Lehendabiziko lan hau binilo potoloan grabatu da eta diseinu minimalarekin jantzita dator. Borja, Inoren Ero Ni eta Anariren gitarra jolea da hirukiaren erpinetako bat. Baita gure solaskide ere. Tentsioz beteriko melodiak, erritmo ilunak eta nikotinak erretako ahotsak dira errepide ondoko Hotel honen bisitariak.

Talde ezezaguna zarete eta ez duzue zuzeneko askorik eskaini. Nondik dator egitasmoa eta nora doa?
Jonek (bateria jolea) eta nik txikitatik jo dugu elkarrekin. Horrez gain, nire lagun onena da eta musika egitea gustuko dugu. Horrek gure adiskidetasuna sendotzen du. Urte askoz geroztik ezagutzen dugu Alberto (baxu jolea eta ahotsa) eta Hotelekin hastea apur bat kasualitatez gertatu zen, baina lehendabiziko egunetik asko gozatu dugu. Eta hirukotea izateak nahikoa pizten gaitu. Teknikoki zailagoa da, baina era berean gehiago asebetetzen gaitu. Helburua gozatzen segitzea da, baina entseguak eta zuzenekoak hobetzen. Ontzi honek benetan ez gaitu inora eramaten... haizeak eramaten gaituen tokitik goaz.

Zuen estreinako erreferentzia binilozko singlea da. Zergatik aukeratu duzue formatu hori lehendabiziko pausu gisa?
Oso dinamikoa dela iruditzen zaigu, abesti parea eta kito. Ezbairik gabe CD bat baino erakargarriagoa da eta abantaila argiarekin ekin diogu bidaiari: singlea ez dago dirua lortzeko pentsatua, ezta negozioa egiteko ere. Benetan nahi duguna jotzen jarraitzea da eta disko honek ate batzuk irekiko dizkigu horretarako, beraz, bere funtzio nagusia beteko du. Amesten jarriz gero, nahiago izango genuen 12 hazbetekoa egitea...

Singlea El div
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.