entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Daniel Martirena 2005-02-06

HIRU TRUKU nafarroako kontu zaharrak kantuan

Nafarroari abesten Nafarroari abesten

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hiru Trukuk hirugarren diskoa karrikaratzeko zereginari eutsi dio. Nafarroako Kantu Zaharrak izenburuak argiki dio zer aurkitzen den bertan. Izan ere, mendebaldeko kantu zaharrekin aurreko bi diskoak egin eta hauek arrotzen zireneko emanaldi batean aurkitu omen zituzten indar eta adoreak hirugarrenari ekiteko, nahikoa tupustean. Hala, guk telefonoaren haria taldeko kidea den Ruper Ordorikaren etxeraino luzatu dugu itzulian igor ditzan galdera orori legez hauei ere zor zaien erantzuna.
Hiru Trukuk hirugarrena. Derrigorrez?

Kantu molde baten inguruan elkartu ginen Bixente Martinez, Joseba Tapia eta ni neu, baladen inguruan, kontu zaharrak kontatzen dituzten erromantzeen inguruan alegia. Kantu molde hauek gehienetan bertsolaritzarik egon ez den lurraldetan iraun dute, kronika berriztu ez den lekutan hain zuzen ere. Kantu zaharrenak erdararen mugetan aurkitzen ditugu. Izan ere, disko berri bati ekitea ez da egun batetik besterako erabakia izan. Hori bai, halako batean, argi eta garbi ikusi genuen bazegoela aski kantu ezezagun bertara gure apurra ekartzeko. Horretan gaude.

Disko berriak aurreko bien musika molde berbera dakar. Zertan da Hiru Trukuren musika-estiloa?

Kantua entzuten saiatzen gara. Kantuak erran nahi duena luzatzen ahalegintzen gara, ez kantua aldatzen, apaintzen edo edertzen. Kantu hauek kantatzen ditugu guretzako ederrak direlako, eta ez zaharrak izateagatik. Kantu hauek guztiak mundu baten adierazpide dira eta honi lotu nahi zaio Hiru Truku. Alde erritmikoa zaindu eta gure intuizioz jokatzen ahalegintzen gara. Ez dugu beste legerik. Zentzu honetan, disko honek ez du ezer aldatzen, nahiz eta zenbait kasutan kantuei Pirinioetako oihartzunei dagokien bestelako airea antzeman.

Nolakoa da zuen musikatze lana?

Kantu hauek kasu guztietan a kapela eman dira, inolako musikaren apaindurarik gabe. Honek, nola jokatu erakusten digu. Bestetik, kantu hauetarik asko doinurik gabe agertzen direla kontutan hartu behar dugu. Honexegatik, kantuen musikaren arrastorik nonbait agertzen baldin bada, horixe hartzen dugu. Honen aztarnarik ez badago, eta hala da gehienetan, abestiaren jatorria dagoen aran horretan zein dantza molde dagoen ikusten dugu, egokien den hori aukeratzeko. Esan behar dut, gainera, gehienetan berehala etortzen garela bat. Zazpi-zortzi doinu froga ditzakegu, baina berehala ikusten dugu zein maite dugun gehien. Bixente Martinez eta Joseba Tapia bezalako musikariekin birtuosismora, polifonietara, armonia konplexuetara jo genezake, baina hau ez da gure bidea.

Nola jardun duzue kantu zaharrak ikertu eta arakatzeko tenorean?

Nafarroako lagunek eta mugaz bestaldekoek ere hamaika bider proposaturik ziguten Nafarroako kantu zaharrak disko batean biltzeko. Dena dela, argi dago euskaldun jendeak maiz kantatzen dituen kantu zahar gehienak Nafarroakoak direla: Iturengo Arotza, Iru
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.