entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Wilkins 2004-09-12

HARD-ONS Beach Boys + Motorhead

Ray baxujolea Ray baxujolea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aspaldiko taldea dugu Hard-Ons. 1982. urtean hasi ziren, High School garaietan. EP, Single, LP eta hainbat lan kaleratu ostean ezagunak egin ziren mundu osoan. 1988. urtean disko gehiago saltzen zituzten etxetik kanpo Australian baino eta gaur egun aski ezagunak diren hainbat talderekin emanaldiak eskaintzen dituzte.
Yummy izeneko diskoa (1990) kaleratzen dute eta honekin batera musikaren glamourra dastatzen hasten dira: Ramonesen Australiako biraren gonbidatuak dira, Henry Rollinsekin AC/DC-ren Let there be rock abestiaren bertsioa grabatzen dute, 21 herrialdetan 180 kontzertu ematen dituzte, Australiako irratsaioetan lehenengo postuetan agertzen dira denbora luzean, Sydneyko lokal guztiak betetzen dituzte eta Europako jaialdi askoren buru dira... Baina, hainbat eragile elkartu ostean, 1993. urtean taldea bertan behera uzten dute. Hala ere, Kontinente Zaharreko jarraitzaileek eskatuta, 1998. urtean berriro martxan jartzen dira. Gaur, MDC talde amerikarrak jo zuela hamabost egun betetzen direnean, Australiako talde komikizalea dugu entzungai eta ikusgai. Kontzertua hasi baino lehen Ray, taldeko baxu jolearekin hitz egiteko parada izan dugu.

Ezinbesteko galdera: zergatik itzali zen Hard-Ons bere puntu gorenenean zegoenean?

Taldea sortu genuenean musika sortu eta jotzea besterik ez genuen desio. Urteak pasa ahala gauzak aldatzen joan ziren: jende gehiago zetorren gu ikustera, gehiago saltzen genuen, MTV-n ateratzen ginen
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.