Beste musikari asko bezala,
gaztetxeetan hasitakoa zara. Zure herrian bertan orain gaztetxe bat
edukitzea pozgarria izango da zuretzat, ezta?
Indar handia eman dio herriari. Orain
dela bi-hiru urte jendea lokaletan zegoen. Nik bi ume ditut eta, nire
artean, herriarentzat zer daukagu hemen? Baina gazte mugimendu
hau piztu da eta fundamentu handia dute. Erraustegiaren asuntuarekin
hasi ziren, Itaya taldea sortu zuten ondoren eta orain niretzat luxu
bat da horrelako gaztetxe bat edukitzea herrian.
Beste herrietako gaztetxeen
mugimendua ezagutzen duzu. Baina hemen, martxan jarri zenetik,
eskaintza zabala ari dira egiten, ezta?
Eta nola ireki den herrira gainera.
Lontxo Zubiria hor dabil erraldoiekin. Festetan ibiltzen gara
erraldoiekin dantzan eta gaztetxera joaten gara. Gu goian
erraldoiekin umeei dantzak erakusten, eta behean afrikar dantza
ikastaroa egiten. Jaboia egiteko ikastaroan ere, kotxe pilo bat
zegoen gaztetxearen kanpoaldean. Mugimendu handia dago, bai.
Gaztetxea bultzatzeko modu bat ere
bada Senen lehen kontzertua bertan eskaintzea, ala ez?
Hori hala bada, ba ni pozik. Nik ahal
badut, ahalik eta gehien lagunduko diet. Ilusionatuta daudela dirudi.
Zuen kantuak oharkabean igaro ez
ziren seinale.
Aurreko batean, gazte talde bat etorri
zitzaidan, kontzertu bat Senen abesti batekin amaitu zutela esanez.
Bere garaian, hori pentsaezina iruditzen zitzaidan.
Nola suertatu zen itzulerarena?
Urtarrilean edo erabaki genuen. Baina
ez dugu ezer planifikatu. Oraingoz bi emanaldi ditugu, larunbatekoa
Usurbilen eta Gazte Danbadakoa Aste Santuan. Hortik aurrera ikusiko
dugu. Ea ze panorama topatzen dugun eta jendeak nola erantzuten duen.
Jendeak eskatzen badu, ba aurrera. Baina epe jakin bat izango da.
Entseatzen zabiltzate egunotan. Zer
nolako sentsazioak?
Onak. Astean bitan ari gara entseatzen.
Ondo joatea nahi dugu baina dena martxan jartzeak lan handia eskatzen
du.
Hamar urtez agertokietatik kanpo egon ondoren, taula gainera itzuli da Sen taldea. Eta garai berriko lehen kontzertua Usurbilgo gaztetxean eskaini dute jada. Hurrengo emanaldia Gazte Danbada jaialdian izango da, Arabako Urdu