entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
OMERO 2002-11-16

GROS iparraldeko olatuak

Bikote suediarraren diskoa "Waves" da Bikote suediarraren diskoa "Waves" da

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gros Donostiako auzo bat izateaz gain, Suediako bikote batek sortutako taldea ere bada. Hala ere, eta distantziak tartean izanda, biek lotura zuzena dute, asko eman baitiote elkarri. Waves izeneko diskoa kaleratu berri dute Suediarrek eta Donostiako Ziripot bezalako tabernetan aurkitu izan dugu sarri Bohman, taldekideetako bat. Elektronikaldia haitzakitzat hartuta, hilabete batez Prim kalean bizi izan da giro oneko etxe batean, eta bertara gerturatu gara taldeari eta bere proiektuei buruz mintzatzera.


Nola sortu zen Gros?

Punsch eta biok batera ikasi genuen garai batez eta pisu berean bizi izan ginen. Laburmetrai bat egin behar genuen etxeko-lan moduan eta filmari baino gehiago musikari erreparatu genion. Pixkanaka kontzertuetara batera joaten eta diskoak trukatzen hasi ginen. Stockholmen jarraitu genituen ikasketak eta bertan estudio bat eraiki genuen sampler eta sintetizadoreekin. Orduan doinu industrialagoak lantzen genituen.

Eta zer ikusirik dauka Donostia guzti honetan?

Lau hilabete joan ginen Donostiara ikastera. Hemen sortu zen Waves-en ideia, musika lasaiagoa, anbientalagoa. Honela sortu zen taldeko izena ere. Zurriolako hondartzak asko inspiratzen gintuen.

Orain berriz ere itzuli zarete Donostiara Elektronikaldian parte hartzeko.

Oso pozik gaude Elektronikaldian parte hartzeaz. Donostia abesti askotarako inspirazio iturria da eta jaialdiak Waves-en zirkulua ixteko balio izan digula esan daiteke. Hala ere, Elektronikaldian ez ginen Gros bezala aritu, baizik eta No Sordo kolektiboa bezala, Punschek ezin izan baitzuen etorri. Oso gustura ibili ginen, jende guztia oso ongi portatu zen gurekin eta oso pozik gaude esperientzia eta emaitzarekin

Zu Bartzelona eta Donostia artean bizi zara eta Punsch Suedian, nola lantzen dituzue abestiak?

Urtero Suediara joaten naiz lau hilabetez marraztu eta musika egitera. Bi hilabetez ibiltzen gara Gros bezala lan egiten. Abestiak sintetizadoreekin egiten hasten gara. Gustatzen zaizkigun soinuak eraikiz, erritmo bat jartzen diogu horri eta pixkanaka-pixkanaka melodia landuz joaten gara. Inprobisatzea asko gustatzen zaigu. Orain asmoa daukagu estudioa Bartzelonara mugitzeko.

Gainera, erabiltzen dituzuen aparailuak, sintetizadorak eta abar, nahiko zakarrak dira.

Bai, guri 70. hamarkadako soinua asko gustatzen zaigu, ordenagailu digitalek sortutakoa ez zaigu horren erakargarria iruditzen. Sintetizadore zaharrak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu bizitza propioa dutelako, ezin daitezke horrenbeste kontrolatu. Beraz, makinen gainean lan egiten dugula esan daiteke abestiak egiterakoan.

Entzuten duzuen musika ere garai hartakoa al da?

Guri elektronikaren garai guztiak gustatzen zaizkigu. Gauza berriak, zigilu berriak
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.