entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Xabier Doncel 2008-02-16

Getxon energia eraldatzeko makina = DYNAMO


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Denbora gutxiegi daramate musika munduan horrelako baieztapen potolo bat botatzeko, baina beraiena sekula entzun dudan maketarik onena da. Ekoizpena gustatzen zaie, estudioko arratoiak dira. Gaztetasunak horretarako lagundu baino ez du egiten. Ez dituzula ezagutzen? Gaztea irratiak antolatzen duen lehiaketako irabazleak izan dira aurten, eta Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira. Paco, taldeko gitarra-jotzailea, izan da bozeramailea.

Taldeak urtebete baino gutxiagoko historia du eta denetarik bizi izan duzue jada. Nola eramaten duzue?
Oso ondo, ez genuelako maketak horren harrera onik edukitzea espero. Jendeak zure lana estimatzea oso pozgarria da, batez ere honetaz dakien jendeak. Musika kritikoez edo epaimahaiez ari naiz. Halere, badago nolabaiteko presioa, jendeak beti espero duela zerbait zugandik eta oso lotuta eraman behar duzu guztia. Dena oso azkar pasatu da eta talde askok urteak ematen dituzten gauzetan gu oso azkar jarri behar izan gara.

Ezagutzen ez zaituztenentzat: zeintzuk dira zuen influentzia musikalak?
Denetarik entzuten dugu, leku guztietatik hartzen ditugu influentziak. Gaur egungo taldeak entzuten ditugu: Incubus, Sparta, Foo Fighters
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.