entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2005-04-09

GAZTESAREA azpitik gora euskal musika sustatuz

Bildumaren azala Bildumaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gazteen arteko komunikazioa sustatzeko sortu zen Gaztesarea egitasmoa duela bi urte eta euskal musika talde gazteak laguntzea izan dute helburu hasieratik, hitzez eta ekintzez. Entzun!ek tamaina honetako esfortzuaren atzean zer nolako filosofia dagoen jakin nahi izan du eta Musikale ataleko Koldo Otamendirengana jo du. Emaitza elkarrizketa mamitsu hau duzue.
Zer da Gaztesarea? Nola eta zergatik sortzen da?

Gazte Mugimenduaren eraikuntzarako eta garapenerako bitartekoak eskaintzea du helburu egitasmo honek. Izenak berak dioenari helduta, gazteon sarea irutea dugu xede eta horri ekin genion proiektua jaio zenetik. Bestelako jendarte bat eraikitzeko helburuz diharduen gazteria lotuko edo erlazionatuko duten bideak jarri nahi ditugu. Sareak osatzea dugu helburu, gazteria artikulatuko duten harreman sareak. Ohikoak diren hainbat egoerei erantzun nahi genien. Gazteriak egiten duen lana benetan zabala eta anitza da eta askotan bakoitza,bere herrian galtzen da. Uste dugu, elkar loturak sortu behar direla, bakoitzak bere ingurune gertuenean egiten duena beste lekuetan ere ezagutu eta martxan jartzeko bitartekoak sortu behar direla.

Zuen atarian hainbat gai jorratzen dituzue, beti ere gazteen kezken ikuspuntutik, irakaskuntza, sexua, feminismoa, politika, Euskal Herria
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.