entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria 2009-10-05

FOXY BOXXI azerikumeen rock gosea

Foxy Boxxi dira: Maria Fagan, Oier Arregi, Aitor Moreno eta Aitor Etxagibel. Foxy Boxxi dira: Maria Fagan, Oier Arregi, Aitor Moreno eta Aitor Etxagibel.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azerikumeak jaio orduko Thin Lizzyk, Led Zeppelinek, Rory Gallagherrek zein The Whok eskainia zuten beraien onena. The Rolling Stonesek dozena erditik gora disko kaleratuak zituen eta Janis Joplin, Jimi Hendrix eta Jim Morrison, besteak beste, rockaren izar ziren. Entzun! Maria eta taldeko bi Aitorrekin mintzatu da Arrasateko 3.60 aretoan Norman eta The Shaggin Wagon taldeekin eskaini behar duten kontzertuaren bezperatan.

DISKOA ESKUARTEAN, LEHEN LANA



Zuen lehen lana da eskuartean dugun hau. Gustura lortutako emaitzarekin?
Aitor Moreno: Ez oso, lehen aldia zen estudio batean sartzen ginela eta hori asko nabaritu zen. Nahiz eta egia den esperientzia gisa ongi etorriko zaigula hurrengoetan egindako akatsak ez errepikatzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko.


Azpeitiko Lobo Estudioetan izan zen grabaketa. Zer moduz?
Aitor Etxagibel: Historian zehar, grabaketa batean denbora gutxien iraun duen taldea izan gara. Lau egunetan grabatu genuen guztia!! Hori bai, gero diskoa kaleratzeko denbora asko itxaron behar izan genuen, zortzi bat hilabete. Pentsa, diskoa kaleratu orduko, beste bat grabatzeko adina kantu genituen prest.


Zein gai jorratzen dituzue zuen kantuetan?
Maria: Orokorrean, gure bizipenak, geure eguneroko gaiak; sexua, gaueko giroa, parrandak, bizi izandako esperientziak... geure
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.