entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
I 2007-02-05

EXUM berandu atzera egiteko

Exum Exum
Musika taldeak beren musika bultzatzeko grabaketa bat egin eta diskoetxe baten interesa pizten saiatzen dira. Egun, ordea, interesa ez bada norberaren egitasmotik ateratzen badirudi alferrikakoa dela. Exum talde bizkaitarrak aurrera egiteko Ideiak Bultzatuz zigilu berriaren sorreran egotea erabaki zuen eta kalean du Laster Berandu da lehendabiziko diskoa. Horma (abeslaria), Asier (gitarra), Jon (gitarra), Imanol (bateria) eta Itxasok (baxua) lortu dute bultzada desiratua. Metal gogorra melodiarekin uztartzen dute bizkaitarrek emaitza interesgarria erdietsiz. Hormarekin berba egiteko aukera izan genuen.
Zer adierazi nahi duzue diskoaren izenburu kontraesankorrarekin?

Bi ideia adierazi nahi genituen. Batetik, inguruan bizi dugun egoera islatu nahi izan dugu, eta bestetik, taldeari iritsi zaiola ordua diskoa ateratzeko.

Honez gain, Itxasok bete du Julenen hutsunea baxua jotzen eta badirudi bere sarrerarekin batera taldeak garapena izan duela. Zuk ere hala uste duzu?

Nire ustez ez dute zerikusirik izan. Talde guztiek denbora igaro ahala, musikalki aldaketak pairatzen dituzte. Gure kasuan, sei urte igaro ondoren gauza bera gertatu da.

Diskoan barneratuz, gordintasuna nabari da abesti guztietan. Anestesia taldearen jarraitzaileak zaretela bistan da. Hala ere, melodia nahiago duzue. Batzutan thrash-core taldea ematen du Exumek, beste batzuetan metal berrirantz hurbiltzen da. Zure gogoeta nolakoa da?

Orain arte egindako lanarekin gustura geratu gara eta gure asmoa bide beretik jarraitzea da, etorkizunean agian gehiago definituko da thrash-corea, metal berria... bideak eramaten gaituen lekura joango gara. Gainontzean, doinu ilunak eta ahots latzak nagusi izan arren, badira melodia ukituak gure lehen lanean. Esan daiteke intentsitateekin jolasten dugula.

Belarriekin egin beharreko lana alde batera utzi eta begiez ikusten dena ere aztertu behar. Benetan ederra eta bitxia da diskoaren diseinua. Gas maskarena deigarria da.

Gas maskaren inguruko ideia Hodei Torres argazkilariak izan zuen, eta ideia horrekin bete betean asmatu zuen. Zornotzako Termikan atera genituen argazkiak. Bestalde, Unai Bergara diseinugilearen lanarekin oso gustura geratu gara. Bere esku utzi genuen diseinua, konfiantza osoa eman genion bagenekielako bere lanetan asko inplikatzen dela eta emaitza bera hor dago.

Bestalde, azpimarratzekoa da atzetik duzuen babesa. Idaba Musikek zeharo bultzatu du taldea eta Ideiak Bultzatuz zigilu berriak lana kaleratu du. Nola sortu zen harremana?

I
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.