entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Gotzon Hermosilla 2008-02-14

DES-KONTROL Hamar urte bidea egiten

Kontrolik gabe Kontrolik gabe

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Arrasateko taldea indartsu ailegatu da hamargarren urteurrenera. Bertsioz osatutako diskoa eta DVD berria kaleratu dituzte hori ospatzeko, eta datozen hilabeteetan kontzertu ugari dituzte hitzartuta.. Des-Kontrolen material berria entzuteko oraindik itxaron beharko dugu, aurten ez baitaukate lan berririk argitaratzeko asmorik, eta badirudi 2008koa bizi duen une bikainaz disfrutatzeko urtea izango dela, bai taldekideentzat, baita haren jarraitzaileentzat ere. Ondo merezia daukate, ze arraio.

Nolatan bururatu zaizue DVD bat egitea 10. urteurrena ospatzeko? Eta zergatik bertsioz beteriko CD bat?
10 urte hauek bereziak eta sentimenduz beterikoak izan dira taldearentzat, beraz pentsatu genuen 10 urte hauetan baturik geneukan bideo argazki eta elkarrizketaz beteriko dvd bat argitaratzea. Egunero ez dira 10 urte betetzen eta. CDa estra bezala sartu genuen gure zaleei zerbait gehiago emateko; baita ere Des-Kontrol sortu zenetik gaur egun arte 10 talde horiek izan duten influentziagatik.

Zelan egin zenuten sartu beharreko bertsioen aukeraketa? Gustuko duzuen baten bat kanpoan gelditu da?
Bertsioen aukeraketa ez da izan arazoa proiektu hau lantzeko orduan. Antzerako gustuak ditugu. Kantu asko dauzkagu gustuko, beraz beti geratzen da bat edo beste kanpo. Baina gustura geratu gara.

Zertan aldatu da euskal street-punkaren panorama hamar urte hauetan? Zuek sortu zinetenean apur bat maldan behera zihoan, eta orain, aldiz, inoiz baino osasuntsuago dago. Aitzindariak sentitzen zarete?
Des-Kontrol sortu zenetik gaur egun arte gauzak asko aldatu dira. Orain talde asko daude eta oso gazte hasten direnak, kontzertuak egiteko erraztasuna eta toki asko daude, herri desberdinetako jende asko elkartzen da bai bilerak egiteko, kontzertuak antolatzeko edo trago bat hartzeko soilik. Ikus daiteke mugimenduak indarra duela eta hori pozgarria da. Ez gara ezer sentitzen baina street-punkaren ibilbidean Des-Kontrol taldeak eta Arrasate herriak lan handia egin dutela esan dezakegu.

Talde gazteen artean, zeintzuk dituzue gustukoen?
Material rechazado, The motherfuckers, Last rebels... Badira talde gehiago baina hauekin geratzen gara.

Badago bete gabeko ametsen bat, hamar urte hauetan egin nahiko zenuketena eta egiterik izan ez duzuena?
Cock Sparrer taldearekin kontzertu bat ematea.Oraindik posible izan daiteke, ia zortea daukagun. Ja, ja, ja.

Portzierto, zuen myspace-n kontzertu bat iragartzen duzue maiatzaren 10erako... 4 Skins-ekin! Zer da hori?
Kontzertu hau ekainaren 7an izango da azkenean. The 4 Skins Ingalaterrako oi! talde mitikoa izango dugu Durangon ikusgai. Talde honek eragin handia izan du Des-Kontrolen hasierako urteetan eta orain beraiekin jotzeko aukera daukagu. Des-Kontrolentzat kontzertu hau oso garrantzitsua da eta ilusio handiz beterikoa.


2008KO MARTXOA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.