entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2005-06-04

CYCLE elektronikaren zurrunbilo rockzalea

Cycle Cycle
Lotura erlazionatuak
Madriletik datorren proiektua da Cycle. Beren doinuetan azkenaldian horrenbeste arrakasta izaten ari den rock eta elektronikaren nahasketa entzun daiteke. Lehen diskoa, Weak on the rocks, Subterfuge diskoetxeak argitaratu berri du. Madrilen grabatu eta nahastu ostean Londresko Exchange estudioetan masterizatu dute, Scisor Sisters, Dizzee Rascal edo Massive Attack bezalakoek lan egin ohi duten lekua. Taldeko gidari lanetan dabilen David Canorekin hitz egin du Entzun!ek.


Nola sortzen dituzue abestiak?

Lehendabizi zirriborro bat egiten dugu eta ondoren horren gainean ahotsaren melodia inprobisatzen dugu. Luke Donovanen konposaketa lirikoarekin konpontzen dugu guztia. Horri ahotsa eta gitarrak gaineratzen dizkiogu.

Zein motatako aparatuak erabiltzen dituzue?

Oinarri erritmikoak konposatzeko Prottols-a erabiltzen dugu, batzuetan 50. hamarkadako Vintage balbula batzuk ere erabiltzen ditugun arren. Gitarrak Gibson Sg eta Fender Stratocaster dira, horiekin batera fuzz pedala eta M.E.S.A. boogie bozgorailuak ditugularik. Hala ere, grabatzerako orduan Division Studios-en dagoen materiala erabili ahal izan dugu. Horregatik ez balitz, lortu dugun soinurik gabe geldituko ginatekeen.

Badirudi azkenaldian nahiko modan jarri dela elektronika eta rocka nahasteko joera.

Lan egiteko modu horrek denbora dezente daramala uste dut. Hala ere, artista bakoitzak bere ikuspuntua ematen dio. Egia da talde ugari aspertu egin direla haien egitura rockzale edo elektroniko hutsa erabiltzeaz, agian horregatik bilatzen dituzte doinu horien nahasketak. Guk gure modua proposatzen dugu.

Diskoak soinu aldetik britainiar kutsu handia dauka.

Alde batetik 80. hamarkadako post punk ilunenaren eragina du: Joy Division, Bauhaus. Horri 90. hamarkada amaierako break beat zigilu esanguratsuenen eragina bildu zaio. Alemaniako eskolako soinu batzuk sartzea ere otu zitzaigun: Front 242, The Neon Jugdement edo Nittzer Ebb.

Zer da rock eta elektronikatik gehien erakartzen zaituztena eta zer bilatzen duzue bien nahasketarekin?

Konposaketa eta dinamika kontua izan zen abesti rockeroenek elektronikaren presentzia gutxiago izatearena. Honela Ramonesen punk energia bilatzen genuen, pop giroen sentsibilitatea eta elektronikaren sendotasuna. Azken 14 urteetan entzun ditugun doinu guztiak nahasten dira lan honetan.

Zer aurkituko dugu zuen zuzenekoetan?

Gehien gustatzen zaiena egiten duten lau pertsona aurkituko dituzue, soinu basatia eta rock&rolla.

Zeintzuk dira zuen talde gustukoenak?

Taldekide bakoitzak bere gustuak ditu. Niri Ramones, Nitzer Ebb, E.B.M
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.