entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Gotzon Uribe 2006-06-05

CUJO bazen behin

Hiru ginen Hiru ginen

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
94-95 urteetan kokatzen bagara eta Bizkaiko Getxo udalerrian, bazegoen bertan talde ezberdinez osaturiko eszena bat, Bilbo ere neurri batean kutsatu zuena. El Inquilino Comunista, Los Montarbo, The Gravestones, The Growl eta Cujo, azken hau garai hartatik bizirik geratzen den talde bakarra. Beren disko berriak, Songs for the Afterworld, (Discos Crudos, 2005) du izena. Bertan Neil Young edota The Replacements moduko taldeetatik hasita garai bateko gitarren doinuak dakartzate.


Zuei dagokizuenez, dena hasi zen Getxon (Bizkaia)?
Getxoko Udaleko Kultura Saileko taldeak udalerriko taldeei laguntzen zien dirulaguntzak emanez. Gero bazegoen Gwendolyne kontzertu aretoa, pop-rock lehiaketa... Eszena baten garatze prozesurako garrantzitsua izan zen hura, baina ez estilo konkretu baterako, bertan estilo ezberdinak jorratzen genituen taldeak geunden eta.

Hamar urte igaro dira, nola ikusten duzue gaur egun guzti hura?
Beti dago ondo dirulaguntzak izatea, diskoak grabatzeko, promozionatzeko eta abar dagoen krisialdia kontutan izanda. Eskertzekoa da garai hartako udalaren lana, baina, hala ere, mugimendu hura berdin existituko litzateke. Eta, gerora begira, Getxoko taldeen kalterako ere izan zen, udalerritik kanpo sarritan gaizki begiratzen gintuzten, udalak jarritako taldeak bagina moduan.

Eta zuek, nola bizi izan zenuten Bilbo eta inguruetako 80. hamarkadako musika?
Gaztetxoak ginen garai hartan. Musikalki gure anai nagusiek entzuten zituzten taldeak genituen etxean. Algortako Portu zaharrean ere ikusten genituen kontzertuak. Eta gero Bilbon sorturiko eszena ezagutu genuen, Zazpi Kaleetan, Muga tabernan, Gaztetxean edota Gaueko tabernan. Berton hasi ginen lehenengo taldeak zuzenean ikusten: Los Clavos, Cancer Moon, Los Bitxos, La Perrera, edota nazioartekoak, Devil Dogs, Godfathers, Raunch Hands
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.