entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
sagardia 2005-04-01

COOL PANIC: PUNK-ROCK BERGARARRA

Cool Panic Cool Panic
Gipuzkoako motorea izendatua izan da askotan Deba Goiena. Motore horrek punk rock doinuekin egiten du aurrera. Cool Panics horren lekuko argiena.


Bigarren diskoaren grabaketa Errenteriako Estudio 77 eta Andoaingo Garate estudioen artean gauzatu duzue, zer bilatu duzue horrekin?

Disko hau Andoaingo Garate Estudioetan grabatu genuen Haritz Harreguyrekin eta ondoren Jorge Reboredok bete zituen nahasketa eta ekoizpen lanak Errenteriako Estudio 77-n. Guk batez ere soinu kalitate ona lortu nahi genuen disko honetan eta horregatik jo genuen Garatera. Bestalde, disko honi ukitu pertsonala eman nahi genion eta horregatik eraman genion Jorgeri lehenagotik ere elkar ezagutzen genuelako. Diskoan argi eta garbi ikusten da bien lana bikaina izan dela.

Ze diferentzia aurkitzen dugu Made of Stone (Safety Pins, 2001), estreinako diskoko soinuarekin konparatuz?

Lehenengo diskoa kaleratu zenean musika munduan hasi berriak ginen eta maketa bat izan zela esan dezakegu. Diskoa grabatzeko oso diru gutxi geneukan eta gure norabide estilistikoa zehaztu gabe zegoen oraindik (ahotsak tartekatzen ziren, musika maila eskasa,
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.