entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2005-04-10

CAFE TEATRO paisaiak

Cafe Teatro Cafe Teatro
Aldaketa ugari suma daitezke zarauztarren lan berrian: elektroakustikatik gertu dauden doinuak eskaintzen dituzte paisaia dotore eta instrumentalekin hornituta. Xabier Erkizia taldeko partaide bezala aurkezten digun disko berria, burga, bartzelonako Foehn diskoetxeak argitaratu du.
Gure artean horren ohikoak ez diren doinuak biltzen dira Burga lanaren baitan. Honela bada, entzunaldi bakoitzean gauza berriak aurki ditzakegu. Iban Urizar taldekidearekin hitz egin dugu taldearen sekretuak ezagutzeko asmoz.

Badirudi 2003an Donostian egindako Plaza Jaialdiak taldearen ibilbidean zeresan handia izan zuela.

Ez dut uste horrenbesterako izan zenik. Hala ere, izatekotan oso ezagunak ez ginelako izan zen. Ezagutzen ez gintuen jende askorengana heldu ginen Plazakoen gonbidapenarekin. Aurretik ezagutzen gintuztenengan ez dut uste aldaketarik suposatu zuenik.

Xabier Erkizia taldekide moduan aurkitzen dugu disko honetan. Zer nolako aldaketa suposatu du horrek taldearen dinamikan?

Lau izatetik sei izatera pasa ginenean aldaketa asko izan ziren. Lehendabizi ni sartu nintzen, horrek jada aldaketa bat suposatu zuelarik. Orain Erkizia sartu denean ere aldaketak izan dira. Ideia gehiago daude eta talde bezala funtzionatu ahal izateko behar den puntua lortu dugula uste dut.

Eta soinuari dagokionez?

Hasiera batean kolaboratzaile bezala sartu zen. Plaza jaialdirako zerbait berezia egin nahi genuelako. Denon artean frogak egiten hasi ginen eta bai bera bai gu oso gustura sentitu ginen. Soinuari dagokionez ez dut uste berak eragindako aldaketarik sumatu denik. Aldaketa naturala izan dela uste dut, sei pertsona elkartzean sortzen dena. Bere ikuspuntua ekarri zuen berak eta konturatu ginen norabide batean lan egin behar genuela. Oso modu naturalean gertatu zen dena.

Zuen musikan bilaketa bat dagoela iruditzen zait. Zein helbururekin egiten duzue musika?

Letrarik ez dugunez soinuarekin deskribatzea da gure helburua. Hala ere, ez dugu ezer konkreturik deskribatzen. Soinuak propietate batzuk dituela uste dugu. Horiek aprobetxatu behar ditugu instrumentu ezberdinen soinuekin, konposaketarekin
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.