entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Rafa Cabeza 2007-02-10

BIDEBAT bigarren pausua

Bidebat taldea 1999an sortu zen Arrigorriagan. Hasieran heavya lantzen zuen batez ere, baina taldean aldaketa batzuk eman ondoren influentzia berriak iritsi ziren. Euskadi Gazteako XI. Maketa Lehiaketako entzuleen sariaren irabazleak lehendabiziko diskoa Gaztelupeko Hotsak-en eskutik atera zuen. Egun Mina eta ezina (Baga-Biga, 2006) bigarren diskoaren aurkezpenean murgilduta dabiltza.
Zein balantze egiten duzue lehen diskoari buruz?

Iluntzean diskoa oso lan garrantzitsua izan zen taldearentzat eta bere helburua guztiz bete zuela uste dugu. Gaztelupeko Hotsak-ek ateak zabaldu zizkigun euskal musikan aurrerapauso garrantzitsu bat eman genezan. Aurkezpen lan gisa balio izan zuen, taldea Euskal Herriko eszenara ateratzeko alegia. Kontzertu nahiko eta salmenta dezente izan ziren taldearen lehen diskoa dela kontutan hartuta. Bigarren lan hau baino metalzale eta gogorragoa zen, agian publiko zehatzago bati zuzendua, hori bai, ilusioz beterikoa.

Eta orain Mina eta ezina. Gustura?

Oso gustura ibili gara disko berri honen produkzio lanarekin eta grabaketarekin. Boluetako Baga-biga estudioetan grabatu genuen eta egia esan, oso eroso sentitu gara. Hilabete eta erdi eduki dugu grabaketa egiteko eta nahi izan ditugun soinu froga guztiak burutu ditugu, nahi genuen etekina lortu ahal izateko. Kike Mora izan dugu teknikari lanetan eta bere esperientzia ezinbestekoa izan da lan borobilago bat egiteko. Guzti honi esker, Mina eta ezina Bidebaten rock-metal joera berriaren emaitza dela esango genuke..

Rock eta metala nahasten duzue. Niri zenbaitetan Incubus etorri zait burura
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.