entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Koldo Zubizarreta + Hala Bedi irratiko 3 Kortxea saioa 2004-12-16

BAT GEHIO euskaldunak diasporan

Bat Gehio Bat Gehio
Ez da inondik inora ohiko taldea Bat Gehio. Katalunian sortu arren, Paisos Catalans eta Euskal Herriko lagunak elkartzen dira bertan. Hemendik dator Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin atera berri duten diskoaren izena: Diaspor han. Euskaraz abesten dute eta rumba, popa eta flamenkoa modu naturalean nahasten dituzte. Eneko Narbarte (gitarra elektrikoa, koruak), Guillermo Trujillano (gitarra, koruak), Juan A. Gerra (baxua), Davis Carreras (bateria) eta Julen Cobos (ahotsa), dira taldeko partaideak. Azkenekoa mintzatu zaigu proiektu bitxi honi buruz.
Bartzelonako taldea da Bat Gehio, baina euskaraz abesten duzue. Harrigarria da. Nola sortu zen taldea bitxikeria hau eman zedin?

90eko hamarkadaren amaieran sortu zen istorio hau, duela lauzpabost urte, eta kontua zera da, arrazoi desberdinengatik Bartzelonara bizitzera etorri ginen hainbat euskaldunok topo egin genuela lanean taberna berdinean. Batek gitarra jotzen zuen, besteak perkusioa, beste batek gitarra jo eta abestiak egiten zituen
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.