entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Daniel Martirena 2005-06-16

KEN ZAZPI Aurrera egiteko iraganari soa

Disko berria zuzenean  eta akustikoan Disko berria zuzenean eta akustikoan

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Denbora gelditu nahi du Ken Zazpik eta pilak kendu dizkiote erlojuari. Bost urteren buruan, taldeak stop egiteko beharra sentitu du, beti ere, aurrera jarraitu aurretik, artean egindakoari so egiteko gogoz. Hori bai, izandakoaren eta izango denaren lekukorako modu akustikoan grabatutako diskoa moldatu du. Eta halabeharrez, taldekideek hala deitatu dute: Denbora Gelditu.

Hirugarren diskoa kalean da jada. Hala ere, zer nolako balorazioa egiten duzue Atzo da bihar eta Bidean diskoek izandako harrerarekin?


Oso harro gaude bi diskoekin eta harrerarekin zer esanik ez! Nahi beste jotzen ibili gara eta gure kontzertuak jendetsuak eta guztiz partehartzaileak izan dira. Hauxe da politena, disko bat ateratzean eta letrak egitean barnetik hustu ostean, jendea kantu horiek eztarria urratzen kantatzen entzutea. Izugarria da. Askotan, gure eskerrak eman beharrean gaudela iruditzen zaigu.

Bost urteren buruan, zein animoz, nolako gogoz eta zer eskarmenturekin iritsi da taldea hirugarren disko hau grabatzeko geltokira?

Bost urte hauek oso azkar pasa zaizkigu. Taldeak esperientzia handia hartu du eta inoiz baino taldeagoa dela sentitzen dugu. Asko arduratzen gaitu denbora guk markatzeak, gurea guk kontrolatzeak. Izan ere, zentzu horretan sortu zen Gelditu Denbora disko honen ideia. Disko ezberdin bat nahi genuen, Ken Zazpiren rock soinuetan parentesi bat suposatuko zuena, atzekoari so egin eta aurrera begiratzeko baliagarria. Orduan, zuzeneko formatuan egitea pentsatu genuen eta era akustikoan. Nolabait, disko hau taldera begirako diskoa da, guretzako eginikoa.

Akustikoa izateak zer eransten dio Ken Zazpiren musika-doinuari?

Guretzako erronka berri bat izan da. Aurreko bi diskoekin nolabaiteko soinu propioa finkatu genuen eta akustiko izate honek erosotasuna aparte utzi eta motibazioa berpiztu digu zentzu guztietan. Beste tinbre batzuk bilatu ditugu, perkusioarekin, mandolinarekin... Agian, aurreko diskoko Ilargia eta Haizea kantuekin esploratu genuen bide hori azken muturreraino eraman dugu. Guretzat oso aberasgarria izan da, asko ikasi eta disfrutatu dugu.

Nola joan zen grabaziorako kontzertua? Nola ibili zineten?

Aurreko gaua oso nahasia izan zen. Tira. Goizean tentsio pixka bat nabari zen, baina jarraian hartu genion neurria egunari. Garate estudioan grabatu genuen eta aurretik egindako lan guztiak eta ostean egin zitekeenak ere konfiantza ematen zigun. Eguna oso luze joan zen eta gogotik egin genuen lana. Oso ondo atera zen. Kontzertuaren irudiak hartu genituen ere eta hauek diskora inguratu ditugu. Azken buruan, lagunarteko kontzertu bat izan zen, berezia, hunkigarria, guretzat ahaztezina.

Hamahiru kanta inguratu dituzue. Hauetatik zazpi berri, sei kantu zahar kuttunenekin batera. Zaila izan da hautaketa?

Ez oso zaila. Akustikora hoberen moldatzen zirenak aukeratu genituen. Gainera, azkenean, aurreko ibilbide guztia laburtzeko aproposenak zirela suertatu da: Zenbat min, Malen, Bidean, Iluntzean, Gutuna, Haizea eta Ilargia abestietaz ari gara.

Azkeneko kanturako Joseba Sarrionandiaren poema bat musikatu duzue. Euskal idazlerik musikatuena da Sarrionandia. Zer dute bere olerkiek?

Gure letrak guk geuk egiten ditugu, horrela gustatzen zaigu. Letretan oso zorrotzak gara gure buruarekin. Kontu honekin oso bereziak edo arraroak gara, garrantzi handia ematen diegunez hizkiei. Eta Sarri, soilik bera izan zitekeela iruditzen zaigu, horrela, osotasunean, bete-betean sartu zitekeena. Talaieroaren gogoetak poema irakurri bezain laster ulertu genuen hori; gezi-kolpe bat izan zen. Gure hizkuntza erabiltzen du, gure hitzak, guk pentsatu izan bagenitu bezala. Aupa Joseba! Zauden txoko magiko horretaraino, besarkada handi bat!

Kanturen bat katalanez inguratuko duen edizio berezi bat aterako ei duzue Herrialde Katalanetarako. Nolatan?

Web orrialdera Kataluniatik mezu asko iritsi ohi da. Taldea handik jarraitzeak harritu gintuen. Hartara, agian kanturen bat katalanez abestu genezakeela komentatu genuen brometan. Pomada taldeko Carlesek itzuli digu abestia. Egia esateko, konturatu orduko kantu bat katalanez abesten ikusi dugu gure burua. Sentimendu komun asko dauzkagu herri katalanarekin eta, zentzu horretan, gure ikuspegia beraien hizkuntzan abestea, adiskidetze eta elkartasun keinu bezala ulertzen dugu. Gertuagotik ulertuko gaituzte. Aberasgarria da guretzat.

Musika kritikari batek zuen lana goraipatzearekin batera lasai aski Ken Zazpi Seatlekoa izan zitekeela zioen, talde grunge onenen pare nonbait. Aitzitik, aldi berean, euskaraz kantatzearen muga azpimarratzen zuen, hizkuntzari dagokionez egiten duzuen aukera hau onartu arren.

Kritika guztiak neurrian irakurri behar dira, bai onerako direnean, bai txarrerako direnean ere. Aldiz, euskaraz abestearena beste gauza bat da, Ken Zazpi euskara gabe ez litzateke Ken Zazpi izango, eta gu ere ez, gu horrelakoak gara eta kantuetan garen bezalako azaltzen gara, gure hizkuntza

2005, EKAINA - UZTAILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.