entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
MIKEL LIZARRALDE 2004-06-16

AROAH lotsatiaren garaipena

Irene R. Tremblay, "Aroah" Irene R. Tremblay, "Aroah"
Pauso txikiak emanez, Aroah madrildarrak bere lekua egin du folk eta country garaikidearen eremuetan mugitzen diren musikarien artean. The last laugh, AEBetan Greg Weeksekin grabatu duen azken disko bikainak, berezko ahotsa duen abeslari bat aurkezten du.


Lotsatia da Irene R. Tremblay, Aroah izenaren atzean ezkutatzen den pertsona. Agian gaztetatik ingelesa eta gaztelania izan dituelako hizkuntza nagusiak, zaila egiten zaio musika eszena edo mugimendu batean kokatzea, eta etxea Madrilen duen arren, Asturiasen edota AEBetan ere igarotzen ditu garai batzuk. Deserrotze horrek, ordea, ez dio oztopatu bere kantu bildumarik ederrena egiteko orduan; The last laughek, bere xumetasunean, harribitxi ugari gordetzen baititu.

No podemos ser amigos, zure aurreko diskoa, Asturiasen grabatu zenuen. The last laugh egiteko, aldiz, AEBetara joan zara. Aldaketa hori diskorako nahi zenuenaren ondorioa izan da?

Hori baino gehiago, jende batekin egin nahi nuen lan; Greg Weeksekin eta bere ondoan aritzen direnekin. Ez nuen pentsatu AEBetara nindoala, baizik eta Philadelphiara nindoala, Gregen etxera. Ziur aski, antzeko diskoa egingo nuen ekoizle eta musikari horiekin hemen, etxean. Bateria eta baxu jotzaileak iaz ezagutu nituen, Greg Weeksekin biratxoa egin nuenean, eta asko gustatu zitzaizkidan, musikari batek izan behar duen bi alderdiak dituztelako; alde batetik, gaitasuna eta talentua, eta bestetik, musika ulertzeko modu berezi bat. Halako jendea aurkitzea oso inportantea izan da diskorako.

Lehenengo EPa Migalako Abel Hernandezekin grabatu zenuen, bigarrena Frank Rudowrekin (Manta Ray, Viva Las Vegas), eta oraingoan, berriz, Greg Weeksengana jo duzu. Bilaketa batean sartuta al zaude?

Beno, No podemos ser amigos ekoizpenik gabeko diskoa da. Ez Frankek, ez nik, ez genuen garbi nolakoak izan behar zuten konponketek eta hori nabaritzen da diskoan. EPa, berriz, nik grabatu nuen lehenengo diskoa izan zen, eta han geundenen artean, Abel zen musikaz gehien zekiena. Berari ez zitzaion gustatzen ekoizpen lana egitea, baina uste dut nabaritzen dela bere ekarpena.

Zein izan da diskoaren sortze prozesua?

Nahiko arraroa izan da. 2002ko udaberrian ezagutu nuen Greg, eta orduz geroztik ia ez naiz Madrilgo etxean egon. Leku batetik bestera joan naiz, eta horrek asko eragin dit, toki batean ez finkatzeak nolabaiteko deserrotze bat ekartzen duelako. Hala, errepidean, abestiak egiten joan nintzen, eta ondoren, Philadelphiara jo nuen Gregekin lan egitera. Kantu horiek gitarra eta ahotsa besterik ez zuten, eta lanean hasi ginen. Oso gogorra izan zen, Gregek lanera joan behar izaten zuelako goizeko bostak aldera eta arratsaldean itzultzen zelako. Oso intentsoa izan zen, ni neu ere galduta nengoelako hiri ezezagun batean.

Gaztelania albo batera utzi duzu hitzetan. Erosoago zaude ingelesarekin?

Bai, baina ez dut gaztelania baztertu. Kontua da niretzat oso naturala dela ingelesez abestea. Katalanez edo euskaraz abesten duen jendearentzat bezala, niretzat ere etxeko hizkuntza izan da ingelesa eta askotan zaila egiten zait gaztelaniaz konposatzea. Dena dela, nik gaztelaniaz ere hitz egiten dut, eta saiatuko naiz aurrerantzean hizkuntza horretan ere idazten.

The last laugh diskoaren izenburua izateaz gain, Schooling azken kantuko azkeneko esaldia ere bada. Zeini egiten diozu barre?

Une batzuetan porrot sentsazioa izan dut, eta horri egin nahi izan diot aurre. Musikak aukera ematen dit barre egiten azkena izateko; terapia bat balitz bezala. Hortik datoz Schooling kantua eta baita izenburua ere. Ematen du azkenean nik irabazi diodala porrotari (kar, kar). Beharbada galdu egin dut baina garaile sentitzen naiz.

Lehenengo diskoak kaleratu zenituenetik, kritikaren babesa izan duzu. Zuk, berriz, nola ikusten dituzu, denbora igarota, aurreko diskoak?

No podemos ser amigos azkarregi grabatu nuen. Ez dut ukatzen lan hori, baina gauza batzuk ez ditut oso garbi ikusten. Beharbada azkarregi egin nuen. Pentsatzen hasita, gaur egun gehiago gustatzen zait Cuando termines con todo, habr
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.