entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ITZIAR BENED 2003-11-16

ANOREXIA errealitate gordinaren soinua

"Bizerozerobi", kaleratutako lehen lana "Bizerozerobi", kaleratutako lehen lana
Anorexia talde nafarra ehun kontzertu ematera heldu da. Taldeak berak lortutako emanaldiak izan dira gehientsuenak. Hiru maketa atera ostean, lehen diskoa kaleratu zuten Mila a Gritos zigiluak editatuta: Bizerozerobi. Egun, oso zaila da ale bat eskuratzea, gehienak salduak baitaude. Taldeko baxu jole Pedro Iglesiasekin solastu gara.


Zaila izan al zen zuen lehen diskoa ateratzea?

Gehien bat guk geuk autofinantzatu dugu diskoa, ekoizpenaren, edizioaren eta promozioren karga ekonomikoa guk eraman dugu. Mil a Gritos Records-ek asko lagundu digu gure musikak argia ikus dezan. Guztion artean lortu dugu mila kopia Euskal Herriko musika denda gehienetan urte batez egotea. Egun, oso zaila da ale bat lortzea, ia guztiak agortu zaizkigu eta. Hala ere, Mil a Gritos-en web orrian aurki daiteke. Oso gustura gelditu gara emaitzarekin, baina beti hobetzeko joera dugu, eta orain kanta berriak prestatzen ari gara datorren urtean disko berria ateratzeko.

Estilo berezia zuena. Etiketak jartzen hasi baino, zuek azaldu.

Anorexia bost buru ezberdinek osatzen dute, etengabe pentsatzen ari direnak, elkarrekin lanean eta elkarri ideiak ematen. Ondorioz, ezin dugu esan estilo zehatzik dugunik, eta horrek abantailak zein desabantailak suposatzen ditu. Hori bai, beste taldeen eragina dugu, esaterako, Habeas Corpus, Rage Against the Machine, Extremoduro, Platero, Lisab
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.