entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Backstage

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Joseina Etxeberria 2011-08-04

Aitor Gorosabel

Aitor Gorosabel Aitor Gorosabel

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aitor Gorosabel Garai. Eibarren jaio zen 1970ean. Lau senideetatik hirugarrena da, eta denek dute loturarik musika munduarekin. Bi arrebak, zaharrena Amaia eta gazteena Aintzira, musika irakasleak dira. Eta beste anaia Mikel, Norton, gure artean ezaguna da EH Sukarra eta Lorelei taldeetatik. Aitak eta amak, musikan arituak baita, beti animatu izan zituzten musika ikasketak egitera, eta amak berak ere, piano ikasketak hasi zituen duela urte gutxi. Bi anaiak ama bizi den etxe berean bizi dira gaur egun. Etxe berean, baina solairu desberdinetan, eta elkarri gomendioak ematen omen dizkiote musikan gauzak hala edo horrela egiteko orduan.
Bere anaiak bezalaxe lehen pausoak punkaren inguruan egin zituen Aitor Gorosabel-ek, baina Accept alemaniarrek ekarri zuten Heavy mundura. Ikastola garaitik ezagutzen ditu, Asier, Borxa eta Xabi. Eta lauren artean osatu zuten 80ko hamarkadaren bigarren erdian Su Ta Gar. Su Ta Gar Euskal Herrian, euskaraz egindako metalaren aitzindari izateaz gain, musika mota honek gure artean inoiz eman duen talderik handi eta arrakastatsuena ere bada. Hala ere, makina bat gora-behera, eta joan-etorri, jasan behar izan du Jo Ta Ke abestia egin zuen banda indartsu honek. Bateria izan zen Borxaren istripua, eta geroztik, Galder, Iban eta orain berriz ere Galderrekin egin dituzten ordezkapen ahaleginek buruhauste bat baino gehiago sortu die eta, Aitor Gorosabel eta bere mutilei.

Aitorri elkarrizketa taldearen lokalean egin genion, Gibson, MesaBoggie, eta Shurez inguratuta. Iluntze beltz eta busti bat zen, eta hara kotxez gindoazen bitartean Aitor kontu-kontari ez zen isildu. Pertsona hiztuna da, eta ez du ezer gordetzen duenaren itxurarik ematen. Hala ere, Iban, duela gutxi arte Su Ta Gar-eko bateria izan dena, ez ukitzeko eskatu zigun.

Jo Ta Ke kantuarena ikaragarria da gero, lehen abestia eta oraindik ere taldearen abestirik handiena....

Bai, oraindik ere kontzertu guztietan jotzen dugu. Sinestezina da... Ez dakit, zure biziko lehen abestia egiten duzu, hala nola gainera, hitzak ere hala nola sartuta. Eta gero, gaur egun abesti askoz landuagoak egiten dituzu, teorikoki abesti hobeak, buruari gero eta buelta gehiago ematen dizkiozu, baina inork ez du lortzen lehenbiziko haren freskotasuna, indarra edo ez dakit zer den...

Gainera, hasterakoan erreferentzia ba-tzuk izaten dituzu, norbait imitatu nahi izaten da baina orain...

Hori da, hasten zarenean beste talde batzuen abestiak imitatu nahi izaten dira, baina orain juxtu aurkakoa nahi duzu: egiten duzun hark ez dezala orain arte egindako ezeren antzik izan ahal bada behintzat... Horrek ere kantuak egiterakoan gauzak zaildu egiten dizkizu. Bueno, abesti batzuk besterik gabe ateratzen dira eta beste batzuk lan handia ematen dute. Baina lehen diskoetako abestiak dira pentsatu gabekoak.

Hamapiko urte hauetan egin dituzun abesti guzti horien artean, izango duzu oso-osoan betetzen zaituen abestiren bat, ehunetik-ehunean, zure ustez, borobila den abestiren bat, ez?

Bai... Bai... Nahikoa. Ez dakit,
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.