entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: 2004 Jardunean

Z

hardcoreaZarautz

Diskoetxea: Autoprodukzioa

Management:Murray (677765673)

2004. urtean jaiotako zarauztar HC taldea da. Metralleta eta Erantzuneko taldekide batzuk sortu zuten, proiektu paralelo batean. Hasiera batean, inongo abeslaririk gabe entsaiatzen hasi ziren gitarra, baxu eta bateria. Hainbat entsegu egin ostean, Txixaparraztako kidea den Abuelo elkartu zitzaien abeslari moduan. Hala ere, bigarren abeslari baten beharrak, hau bilatzera bultzatu zuten. Horrela, 2004ko urria-azaroa aldera bigarren abeslari bat aurkitzea lortu zuten eta taldea guztiz osatua zegoela, proiektua finkatzea lortu eta seriotasun gehiagorekin lanean jarraitu zuten. Horrela, taldea finkatu eta bi hilabetera lehen kontzertua eman zuten. Orain arte, hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herria guztian eta baita besteren bat ere Espainiar estatuan. Beraien musika, DIY jarrerarekin oinarritzen dute eta ondorioz, ez dute inongo intermediario, manager edo disketxeekin lan egiten, ez behintzat dirua ateratzeko helburua badute behintzat. Musika borroka egiteko beste tresna bezala erabiltzen dute eta beraz inongo irabazi ekonomikorik ez dute bilatu nahi musikaren bitartez. Beti ere eta beraien ideologiarekin bat eginez, areto alternatiboetan, gaztetxetan eta okupetan jo izan dute. Beraien musika estiloa, powerviolence etiketapean katalogatua izan da. 2004ko abenduan, lehen demoa grabatu zuten 11 abestiz osatua. Diska hau K7 formatuan eta miniCD formatuan kaleratuak izango dira.
Partaideak
  • Aros (bateria)
  • Murray (baxua)
  • Lope (gitarra)
  • Abuelo eta Izotz (oihuak)
Kontakturako