entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: - Jardunean

Split 77

rockBizkaia

Diskoetxea: Noizpop

Management:Noizpop Management & Booking

Lotura erlazionatuak
Talde rockeroa da. Baina, hemen Euskal Herrian "rock" deitzen dugun horretatik aldentzen den musika egiten duen banda. Ez baitira metaleroak, ezta punkyak, ezta gure labela eraman dezaketen horietako talde bat ere. Ez, Split 77 entzun eta lehenbizi geratzen zaizuna, bere soinuaren nazioartekotasuna da. Hemengoa den bezala, hangoa edota haratagokoa ere izan bait liteke talde hau. Baina ez, Bizkaikoa da. Deustukoa. Crescendoa-ren errege kantu askotan. Beti intentsitatearen bila. Ez dakit zenbat hamarkadetako rockaren eraginak aitortzen dituzte mutil hauek: Velvet, Bowie, Smashing, Placebo... eta ziurrenik, denetatik zerbait utzi dute abesti hauetan, baina beti oso moderno, dena gaurkotua.
Partaideak
  • Aritz Aranburu (ahotsa eta gitarrak)
  • Ekaitz Hernandez (baxua)
  • Izkandar Rementeria (sintetizadoreak,
  • pianoa, fender rhodes
  • eta programazioak)
  • Natxo Karmona (bateria)
Diskografia
  • Mentura (2004-11-02)
  • Antenna (2002)
Kontakturako