entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: 1998 Geldirik/Bananduta

Ekon

metalGipuzkoa

Diskoetxea: Gor Discos

Arrasateko taldeak 2003an agur esan bazigun ere, 6 urteren bueltan, oholtza gainean dugu berriz formazio berrituarekin. Ekon taldea 1998an agertu zen euskal entzuleen aurrean. "Zurrunbilo Kaotikoa" izeneko lehen lanari esker eta urte eta erdian egindako 60tik gora kontzertuen bultzadaz, taldea Euskal Herrian sorturiko musika fusioaren aurrendari gorena bilakatu zen. 2000 urtean, freskotasun handiz ekarri ziguten beste lan bat, taldearen sorrerak bereizgarri izan zuen metal-fusioa mugarik gabe erabiliz. Bederatzi urte agertokiz agertoki, metala eta elektronika uztartzen, gogor beti, soinu trinkoa eta energiaz beterikoa eskainiz. Euren hirugarren diskoa, "Salatzen dut", argitaratu eta urte eta erdira desegin zuten taldea. Esan bezala, 2009an eszenatokietara bueltatu dira.
Partaideak
  • J. Sangre (ahotsa)
  • Iony (bigarren ahotsa)
  • Libe (bigarren ahotsa)
  • Yago (gitarra)
  • Xabi (gitarra)
  • I
  • Heloy (bateria)
Diskografia
  • Salatzen dut (2002)
  • Etnia 2000 (2000)
  • Zurrunbilo Kaotikoa (1998)