Damba zuzenean.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Damba taldean Euskal Herriko eta Kubako musikariak ari dira. Rock,
blues, punk, reggae edota funk estiloak uztartzen dituzte ikutu latino
nahiko nabarmenarekin. Haien zuzeneko berriak rutinarekin haustera
gomitatzen zaituzte erritmo biziekin, kultur nahasketarekin eta berezko
estilo batekin. 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte dagoeneko, gehienak iberiar
penintsulan eta Europan. Arrakastatsuak izaten ari dira.
Partaideak- aitziber estanga (ahots eta gitarra)
- estitxu pinatxo (ahotsa)
- josu erviti (bateria eta tronboia)
- kristian amorena (perkusioa eta bateria)
- luis puerto (ahotsa eta tronpeta)
- matthieu haramboure (baxua)
- nerea hernandez (komunikazioa)
- peio noisette (teknikoa)
- sam balderdi (ahotsa eta teklatua)
- xabi albistur (gitarra)
Diskografia- S/T (2009)
- Hautsi... eta izan zaitez zu (2013)