entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Sortze data: - Jardunean

Brigada Criminal

punk-rockLazkao

Diskoetxea: Gor Discos

Management:Gor Discos

Lotura erlazionatuak
Bere garaian rockzaleen miresmena lortu zuten hainbat taldetan aritu ondoren (Los Rockinson, Fist Fucking...) , milurte berriarekin batera Brigada Criminal laukoa sortu zen Lazkaon (Gipuzkoa). Euskal Herria goitik behera kontzertu izerditsuekin zeharkatu eta gero, taldeak CD bat ekoiztu zuen bere kaxa eta beranduago Torrano tabernak binilozko single bat ateratzeko aukera luzatu zien. "Prest al hago?" da emaitza. 2004ean GOR disketxeak OSTI BI disko konpartituan parte hartzeko gonbiteari baiezkoa eman eta euren proposamen rockeroa lau haizetara zabaltzeko ordua heldu dela esan genezake, zinez merezi du-eta. Rock'n rolla erraietaraino sustraiturik, The Clash, Ramones, Black Flag edo bere LP kolekzio oparoko beste hainbat izenen apal berean egon nahi dute. Eta kanta biribilak egiteko duten abilezia berezkoa ikusirik, adi Brigada Criminalekin.
Partaideak
  • Haritz Artola (gitarra eta ahotsa)
  • Joseba Arza (bateria)
  • Aitor Aldanondo (kitarra)
  • Iker Arza (baxua)
Diskografia
  • Gure mandamentuak (2005)
  • Osti bi (Split CD), 2004 (2004)
Kontakturako
  • www.brigadacriminal.com
  • -