entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Jardunean

BLAI

pop

00_-_2._Ekhia.mp3

03_-_Larru_Bizi.mp3

08_-_Distantziaren_miseriak.mp3

2005 urtean Mikel, Sergio eta Gorka ensaiatzen hasi ziren, kantuak eginaz eta elkarlanari neurria hartuaz.
Laster elkartuko zitzaien Jon eta 2006. urtean maketa bat grabatuko zuten lokalean zortzi kanturekin.

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketara aurkeztu ziren eta kanta onenaren saria lortu zuten "Da eta balitz" kantuarekin.
2007. urtean batuko zaie Jokin, eta taldea osatuta, zuzenekoetan pentsatzen hasten dira.

LANA

Sakanatik joanda Araban sartu orduko dagoen Andoin herrian ensaiatzen dute.
Lan egiteko modua aipatzearren, normalean behintzat, kantuak etxean sortzen dituzte. Ahal izanez gero grabatu ere bai, taldekideek entzun dezaten eta lokalean ahalik eta eraginkortasun handienez ibiltzeko. Ensaiotan moldaketa lanak egiten dira, bakoitza bere musika-tresnaren jabe izanik, base egokiak bilatuz eta egitura zehaztuz.

ESTILOA

Pop kutsuko musika sortzen dute, estetika musikalaren bila, bai melodia nola hitzen bitartez. Maketa grabatzerakoan kitarra akustikoak presentzia haundia izan zuen eta piskanaka kantutan kitarra elektrikoak nagusitzen joan dira, soinu indartsuago bat lortuaz; hala ere kantuen melodiak dira guztiaren funtsa.
Diskografia
  • Da eta Balitz (2006)