entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Festibalak

Jazpana Fest

Jazpana Fest jaialdiaren logoa. Jazpana Fest jaialdiaren logoa.
Lotura erlazionatuak
Jazpana 2009 urtean Beasaingo hainbat gaztek sortutako ekimen kulturala da. Urte bete beranduago, Elkarte Kulturala da dagoeneko eta bere intentzio bakarra Beasaingo herrian ekitaldi kulturalak bultzatu eta antolatzea da.

Oraingoz Jazpana Fest jaialdia da ekitaldi hauen zutaberik garrantzitsuena eta urriaren azken asteburuan ospatzen da Bernedoeneako parkinean (ordua aldatzen den gauean).

Jaialdi honetan, saskibaloiaz, skateaz, graffittiez, argazkilaritzaz eta musikaz gozatzeko aukera dago beste gauza askoren artean.

Jazpana Fest jaialdiak bi baldintza ditu jaiotzez ezarri zitzaizkionak eta bere horretan jarraitzeko ezinbestekoak direnak. Lehenik, herriko taldeei beraien musika erakusteko aukera ematea eta bigarrenik, ekitaldi zein kontzertu guztiak debalde izatea.
Kontakturako
• Beasain (Gipuzkoa)