entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Enpresak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Enpresak

Ortots burdin hotsak

ZIGILUA

ORTOTS burdin.hotsak diskoetxe independente gisa 2006. urte hasieran sortu zen. Hasieratik bere sortzaileek argi zuten Euskal Herriko metal musikak, bere osotasunean hartuta, bultzada konkretua behar zuela. Honela, Herriko Burdina webzinetik (www.herrikoburdina.net) abiatuta diskoetxe aske eta independente bat munduratzea erabaki zuten. Egun zigiluaren ardura osoa Inaxio Esnaolak darama. Bestalde, orain arte lau disko babestu dituzte. Herriko Burdina bilduma eta Denial, Mendeku Itxua zein Denial taldeen estreinakoak. Dena dela, laster iritsiko dira edizio gehiago. Hurrengo egun, hilabete eta urteetan egindako lanak jarraipena izatea espero dute.
Kontakturako
  • Inaxio Esnaola
  • Marrutxipi kalea 53 3C
    20013 Donostia (Gipuzkoa)
    Tel.627 684 276 (Inaxio)
    Tel.627 684 276 (Inaxio)