entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-13

Zuzeneko musika Oihaneder Etxeko Ilunabarrak Dantzan girotzeko

Urtarrilean hasi eta martxora bitarte, Ander Zabaleta trikitilaria eta Nika Bitchiaskvili biolinjolea arduratuko dira hiru folk-dantzalditarako musika jotzeaz.

Ilunabarrak Dantzan zikloak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea melodiaz eta dantzaz beteko du bostgarren urtez. Urtarrileko, otsaileko eta martxoko igande banatan, iluntzean, euskal lurralde ezberdinetako dantzari trebatuek gidatutako dantza saioak izango dira.

Guzti-guztietan zuzeneko musika izango da Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarraaren eskutik eta Nika Bitchiaskvili biolinjoleak lagunduta. Saio bakoitzean, bestalde, 12-15 doinu landuko dituzte, tartean folk jaialdietan ohikoak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapelaise, circle circassien, bals eta polka.

Urtarrilaren 19ko hitzordua Aniez Ceccon miarriztarrak gidatuko du. Otsailaren 9koa Eibarko Josu Garatek. Eta Martxoaren 15ekoa Elgetako Patxi Monterok.

Zuzeneko musika dantzatu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, edukiera mugatuko saioak izango baitira.

Izena emateko epeak:
1go saiorako: urtarrilaren 13tik 17ra bitarte.
2. saiorako: otsailaren 3tik 7ra bitarte.
3. saiorako: martxoaren 9tik 13ra bitarte.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.