entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-08

Zurekin Batera: ETSren abesti berria eta bideoklipa

Balada itxura duen maitasun kolektiborako deia dakar En Tol Sarmiento taldeak

Zurekin Batera

ETS buelan dira, eta abesti berri batekin eta honen bideokliparekin egin dute berragerraldia: Zurekin Batera.

Itxialdian inspiratutako abesti kolektiboa da . Talde-lana izan da jarraitzaile nahiz laguntzailee kolaborazioa izan dutelako aspektu askotan: abestien hitzak osatzeko, bideoaren gidoia erredaktatzeko, eta baita abesteko ere!

Taldekideek azaldu dutenez, helburu nagusi bat dute: “Maitasuna xuxurla diezaiola bakoitzak bere ondoan dituen lagunei”.  Zentzu horretan, “balada itxura duen maitasun kolektiborako deia” modura deskribatu dute abestia, “elkarrengana hurbiltzeko asmo trinkoarekin”. Amodiozko balada egin dute “besarkatzeko unea iritsi delako, gerturatzeko, denok batera egoteko”.

Bideoaren zuzendaritzaz Arrigurri arduratu da, eta ekoizpena Badator-ek hartu du bere gain.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.