entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-21

Zumetaren omenezko diskoa aurkeztu dute

Musikaria gogoratzeko lan “eklektikoa” ondu du Mikel Telleria musikariak, “haren bizi-irakaspenetatik tiraka”.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2020ko apirilean zendu zen Jose Luis Zumeta margolaria, euskal expresionismo abstraktuaren ordezkari garrantzitsuenetako bat. Eta hain justu konfinamendu garai hartan bururatu zitzaion Mikel Telleria musikariari Zumetaren omenezko disko bat egitea.

Sortze-ariketa horren emaitzak argia ikusi du jada, eta Usoa Zumetarekin batera, artistaren alabarekin batera alegia, aurkeztu du margolariak Usurbilen zuen estudiona.

Telleriak azaldu duenez, “Zumetaren bizi-irakaspenetatik tiraka” konposatu ditu diskoa osatzen duten piezak eta, zentzu horretan, disko “eklektikoa” dela aitortu du, batez ere rock ildoetatik jorratu duelako, baina funkya ere topa daitekeelako abestietan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.