Zarata Fest: musika bitxien eta antzekoen jaialdia. Halaxe definitzen du bere burua festibal honek eta, zinez, talde zaratatsuz beterik jaio zen bezalaxe, zarata bilakatu du izateko arrazoi, aldarri: “Elkarbizitzarako kakofonia sortzen dugu, koruko istorio milimetriko bat osatuz harri eta zur uzten gaituzten saio laburren bidez. Bertan, desberdintasunak zarata aletzen du, ezin konta ahala kontakizunez eta sentipenez blai. Eta horiek guztiak erretilu berera botatakoan, gaua amaitzean bizitza labur oso bat bizi izan dugula dirudi. Performancea, ahotsa, elektronika, dantza, diskurtsoak eta bideoak”.
Jaialdiari Miguel A. Garcia (aka Xedh) artistak jarri dio irudia. Bilbon bizi da, eta musika esperimentalaren eta soinu-artearen eremuan egiten du lan.
> Abenduak 13, ostirala.
Klub Larraskito (Bilbo), 20:00.
INHUMANKIND + GARAZI NAVAS + SERPIENTE.
> Abenduak 14, larunbata.
Sala Grooven (Portugalete), 20:00.
BLACK FLOWER + MMMD + IVANKOVA + AGNES PE + PASSION FAROLAS