entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-17

Zaporeaken aldeko kultur ekitaldia egingo dute Donostiako Antigua auzoan

Besteak beste, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Musergo, Anari, Juantxo Arakama & Lilith Selektah, eta Ibon RG musikariek hatuko dute parte, baita J Martina musika taldeak ere.

Hainbat kulturgilek Zaporeaken aldeko egitasmoa antolatu dute irailaren 19rako. Antiguako Frontoian izango da eta 300 lagunentzako edukiera aurreikusi dute.

Zaporeaken aldeko egitasmo honen bitartez, pertsona errefuxiatuei euren babesa erakutsi nahi izan diete parte hartuko duten kulturgileek. Zehazki, hamairu dira: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak; Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Musergo, Anari, Juantxo Arakama & Lilith Selektah, eta Ibon RG musikariak; J Martina musika taldea; eta Harkaitz Cano, Jose Luis Otamendi eta Jule Goikoetxea idazleak.

Karteleko irudia Shukram Afganistango artistaren marrazkia da. Moriako sutea irudikatzen du, eta errefuxiatu familia bat handi ihesi.

Sarrerak online eskura daitezke Zaporeakeko sareetan zabalduko duten inprimakiaren bitartez. Bestela, aurrez aurre ere lor daitezke Hontza liburu dendan. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erreserbatzeko aukera izango du. 20 euroko kostua izango dute, egunean bertan ekitaldira sartu aurretik ordainduko direnak.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.