entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-08

Zama Doinuz Arindu ekimena bueltan da

Seigarren edizioa urtarrilaren 17an izango da, internetez, eta Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco bezalako izenek osatuko dute kartela.

Anita Parker Anita Parker

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Urtero, urtarrilean, Etxarri Aranatzen egiten duten elkartasunezko kultura jaialdia da Zama Doinz Arindu. 2021ekoa seigarren edizioa izango da, eta Covid19aren pandemiak baldintzatuko du, ezinezkoa izango baita zuzenekoak bertatik bertara herriko kulturetxean jarraitzea.

Baina antolatzaileek (Etxarriko Sare eta senideak) aurrera egin nahi dute eta, horregatik, streaming bidez emititzea erabaki dute. 

Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco igoko dira oholtzara; eta Xabier Silveirak, Spray-k eta Erlantzek ere parte hartuko dute kontzertu-ikuskizunean.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroko prezioan. Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan eskuratu daitezke, baita esteka honen bitartez ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.