entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-05

Zabalik da Euskal Antzoki Sarea-ko ordezkariei proposamenak aurkezteko epea

Musika Bulegoak antolatutako topaketa ekainaren 21ean izango da Elorrioko Arriola antzokian, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 21a baino lehen eman behar dute izena.

SAREAko Topaketa 2021

Euskal Antzoki SAREAko programatzaileen eta musikari profesionalen arteko topaketaren bosgarren edizioa prestatzen ari da Musika Bulegoa.

Hitzordua ekainaren 21ean izango da Elorrioko Arriola Antzokian, goizez. Egun horretan euren proposamenak aurkezteko interesa duten musikariek zabalik dute jada deialdia.

Izen-emate epea zabalik izango da apirilaren 21eko 14:00ak arte. Maiatza erdialdera jakinaraziko dute zein diren hautatuko proiektuak, eta  120 euroko diru-laguntza jasoko dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.