entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-21

Yugular taldeak bigarren diskoa dakar hilabete amaierarako

Arkada Social, Kaotiko eta Non Servium taldeetako kideek osatutako hirukoak urte hasieran abiatu zituen entsegu eta konposizio lanak, eta Verdugo de Verdugos izeneko lanak urriaren 25ean ikusiko du argia.

Bi ahots, eta gitarra, baxu eta bateria banarekin StreetPunk indartsua egiten duen hirukotea da Yugular. Punk eta Oi! eszenako ezagun zaharrek osatzen dute, 20 urte baino gehiagoko ibilbide luzea duten musikariek: Hodei (Arkada Social), Xabi (Kaotiko) eta Ivi (Non Servium). 

2018an euren lehen grabaketa kaleratu zuten, lau kantaz osatutako Que Corra la Sangre diskoa. Eta 2019 hasieran bigarrenari ekin zioten. Hilabetetako entsegu eta konposaketa-saioen ostean, datorren urriaren 25ean Verdugo de Verdugos diskoa argitaratuko dute. Haritz Harreguy estudioetan grabatutako 8 kanta dira, Victor Garciak Ultramarinos-en masterizatuak. 

Digipack motako CDa ez ezik, binilo formatuan ere kaleratuko dute. Biek ala biek, gainera, lehen diskoko lau abestiak ere badakartzate. Aurrerapen modura, bestalde, Blues Suicida bideoklipa aurkeztu dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.