entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Xabi Bandini
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
entzun.com 2018-07-23

Xabi Bandini

Bakarrik arituko da Kerobiako abeslaria, "Begibakar zuzenean"

Xabi Bandini Begibakar zuzenean

Xabi Bandini (Xabi KEROBIA nostalgikoentzat) berriz ere gitarra eskutan hartu eta kantatzera itzuli da geldialdi musikal baten ostean.
Ezin izan dio gogoari eutsi. Izan ere, argi dago abesti bat konposatzearen eta kantatzearen indar terapeutikoa handia dela. Madrilen amaitzen den ibilbidean, bere 29 metro karratuko pisuan, abesti eta melodia berriak konposatu ditu, zeinak, gutxinaka gutxinaka, bere blogean bildu dituelarik.


Hau guztia, mahats biltzean bezala, udazkenean ardo on bat bihurtzea espero dugu, zera, disko on bat. Pentsonala, edukiarekin, haritzarekin baina denbora luzea upelean pasa gabe. Soila eta sentitua. Bere txokotik, bere etxetik grabatutako kantak, konposizio ederren esentziarekin. Ahotsa eta mezua.

informazio gehiago: xabibandini.com

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.