entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-07

Willis Drummondek kontzertua emango du Bidarrain

Xabaltx eta Garilak 26 taldeak ere igoko dira oholtza gainera uztailaren 11n Nafarroa Behereko herriko plazara.

Lehentasuna

Willis Drummond banda lapurtarra kontzertuetara itzuli da koronabirusaren krisiak eragindako etenaldiaren ostean, eta larunbat honetan (hilak 11), zuzenean ariko dira Bidarraiko plazan, Nafarroa Beherean.

Zuzenekoa 22:00tan hasiko da eta Xabaltx eta Garilak 26 taldeek osatuko dute gaueko musika emanaldia.

Zugzwang du izena Jurgi Ekiza eta enparauren lan berrienak, estudioko seigarren diskoa. Urtarrilean Euskal Herrian abiatu ostean, otsailean eta martxoan Japonian eta Australian jarraitu zuten kontzertu-bira.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.