entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-23

Who Ever Said: Pearl Jam-en azken aurrerapena disko berria atera aurretik

Seattle-eko bandak martxoaren 27an kaleratuko du Gigaton izeneko albuma. Azken asteotan, apurka-apurka, lan berriak izango duen sonoridadea irudikatzeko pistak ematen ari dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Superblood Wolfmoon

Pearl Jam estatubatuarrek Superblood Wolfmoon eta Dance Of the Clairvoyants singleak argitaratu dituzte Gigaton disko berriaren aurrerapen gisa. Eta, berriki, Who Ever Said kantaren minutu bat entzuteko aukera ere eman digute.

Martxoaren 27an kaleratuko duten disko berrian, ohi bezala, gitarra distortsionatuek eta armonia daraman baxu indartsua dira azpimarragarriak.

The Gigaton Listening Experience formatuan egin nahi zuten nazioarteko mailako aurkezpena, munduko hainbat zinema aretotan, aldi berean, ikus-entzunezko esperientzia bera eskainiz. Baina Covid19-ari lotutako krisialdiak planak aldarazi ditu.

Disko berria aldez aurretik gordetzeko aukera sortu dute ESTEKA honetan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.