entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-21

Westway LAB Festival-en parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Ekitaldia 2023ko apirilaren 12tik 15era bitarte gauzatuko dute Portugalen. Bertan, besteak beste, 30 minutuko showcase-a egiteko aukera eskainiko dute.

2023ko apirilaren 12tik 15era Portugalen ospatuko den Westway LAB Festival jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik da urtarrilaren 23ra arte.

Bertan, musika-proiektuak aurkeztu, eta/edo astebeteko sorkuntza egonaldi batean parte hartu ahal izango dute hautatutako artistek. Egonaldia horretan, artista ezberdinen taldeak osatuko dira eta elkarrekin musika berria egiteko erabateko askatasun izango dute. Emaitza, jaialdiaren lehen bi egunetako batean zuzenean 30 minutuko showcase batean aurkeztuko da.

Westway LABek bi aukera eskaintzen ditu:

– Showcases hirian: 300 euroko ordainsaria, afaria eta ostatua showcase gauerako; PRO izen-ematea hitzaldietarako

– Artisten egoitzak: 150 euroko kuota proiektuko (gehienez 2 pertsona aurkez daitezke proiektu bakoitzeko), hegaldiak, lekualdatzeak, otorduak eta ostatua Candoson aste osoan; gehi PRO izen-ematea hitzaldietarako.

Izen-ematea web orri honen bidez egin daiteke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.