entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-03-07

WE ARE STANDARD GETXOTARRAK, LILY ALLEN ETA TV ON THE RADIOREKIN BATERA FIB JAIALDIAN

Oasis, The Killers, Franz Ferdinand eta Kings of Leon kartelburu dituen jaialdiak talde eta artista gehiagoren emanaldiak konfirmatu ditu, tartean We Are Standard getxotarrena.

Besteak beste, David Bowie, Peter Murphy (Bauhaus) eta Trent Reznorren (Nine Inch Nails) laguntza jaso duen TV On The Radio New Yorkeko taldea taularatuko da. Dear Science azken lanari esker, laudorio asko jaso dituzte publiko zein kritikarien aldetik.
Beraiekin batera Magazine izango dira (new-rave delakoaren sortzaileetako bat, bueltan dira taula gainera), eta baita Lily Allen polemikoa ere. Euskal Herriko taldeei dagokionean, We Are Standard izango dugu ordezkari bakar bezala. Nacho Vegas eta Josele Santiago musikari beteranoak ere bertan arituko dira.
Joe Crepusculo, Glasvegas, Late of The Pier eta Mistery Jets bezalako taldeek ere beraien tokia izango dute Benicassimeko jaialdi erraldoian.

30.000 bonu saldu dituzte eta 10.000 baino ez dira gelditzen. 4, 3 eta 2 egunerako sarrerek jaialdian kanpatzeko aukera ematen dute.


Azken konfirmazioak:
Aeroplane
Aldo Linares
Anni B Sweet
Bell X1
CatPeople
The Coronas
Fight Like Apes
Glasvegas
Joe Crep
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.